Beldar
Beldarra lepidopteroen ordenako intsektuen larba da.

Zizarearen tankerako gorputz luzexka dute, segmentutan zatitua. Ahoan pieza murtxikatzaileak dituzte. Abdomeneko eraztun gehienetatik hankak irteten zaizkie, eraztun bakoitzetik bi. Hosto-kimuak eta fruituak jaten dituzte. Gorputz biguna izaten dute, eta, maiz, kolore bizikoak dira, toxikoak edo gustu txarrekoak direla adierazteko. Ez dute ikusmen ona, eta gainerako zentzumenak ere ez dira oso eraginkorrak. Begi sinpleak dituzte, eta ez konposatuak helduek bezala. Antenak erabiltzen dituzte janaria bilatzeko.
Erreferentziak aldatu
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.