Petros Márkaris

Petros Márkaris (grezieraz: Πέτρος Μάρκαρης) (Istanbul,1937ko urtarrilaren 1a) greziar itzultzailea, dramaturgoa, gidoilaria eta idazlea da. Ezaguna da batez ere Kostas Jaritos komisarioaren inguruan egindako polizia-eleberriengatik.

Petros Márkaris
Petros Markaris 2012a.jpg
Bizitza
Jaiotza Istanbul1937ko urtarrilaren 1a (84 urte)
Herrialdea  Grezia
Talde etnikoa greziarra
Hezkuntza
Heziketa St. George's Austrian High School (en) Itzuli
Hizkuntzak alemana
greziera modernoa
Jarduerak
Jarduerak hizkuntzalaria, hari-idazlea, itzultzailea, idazlea eta poeta
Jasotako sariak
Genero artistikoa detektibe-fizkioa
IMDb nm0548316

BiografiaAldatu

Turkian jaio zen, familia kristau batean, aita armeniarra (merkataria) eta ama greziarra (etxekoandrea) zituela. Bigarren hezkuntza Austriako San Jorge ikastetxean egin zuen, Istanbulen, eta ondoren Ekonomia ikasi zuen Vienan eta Stuttgart-en, eta geroago Atenasera joan zen, gaur egun bertan bizi da. Alemaniar kulturan espezializatu zen eta Bertold Brecht, Thomas Bernhard edo Arthur Schnitzler bezalako egileen grezierazko itzulpenak argitaratu zituen. Oso goraipatua izan da bere Goetheren Fausto itzulpena.

Armeniar gutxiengoko kide bezala, urte askoan, ez zuen hiritartasunik izan. Greziako Koronelen Diktadura erori eta 1974an demokrazia itzuli ondoren lortu zuen, Grezian bizi ziren gainontzeko armeniarrekin batera. Telebistako gidoilari eta antzerkigile, elkarlanean aritu da Theo Angelopoulos zinemagile greziarrarekin hainbat gidoitan.

Lan nagusienakAldatu

  • Nυχτερινό δελτίο (1995)
  • Άμυνα ζώνης (1998)
  • Ο Τσε αυτοκτόνησε (2003)
  • Βασικός Μέτοχος (2006)
  • Παλιά, Πολύ Παλιά (2008)
  • Ληξιπρόθεσμα Δάνεια (2010)
  • Περαίωση (2011)
  • Ψωμί, Παιδεία, Ελευθερία (2012)
  • Τίτλοι Τέλους (2014)

Kanpo estekakAldatu


  Artikulu hau Greziako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.