Peter Stein

Peter Stein (Berlin, Alemania, 1937ko urriaren 1a -) alemaniar antzerkigilea izan zen.

Peter Stein
Петер Штайн Фотограф Дмитрий Дубинский 2015.jpg
Bizitza
JaiotzaBerlin1937ko urriaren 1a (83 urte)
Herrialdea Alemania
Hezkuntza
HeziketaJohann Wolfgang Goethe-Frankfurt am Maingo Unibertsitatea
Municheko Unibertsitatea
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakantzerki zuzendaria, gidoilaria, aktorea eta zinema zuzendaria
Jasotako sariak
IMDB: nm0825598 Edit the value on Wikidata

BiografiaAldatu

Gerra ondoko berrikuntza giroan hazi zen. Germanistika eta artearen historia ikasi zituen, eta Fritz Kortnerren laguntzaile izan zen Municheko Kammerspielen. Han izenpetu zuen Steinek bere lehenengo lana, Edward Bonden Salbatuak (1967). Bremen, Zurich eta Franckfurten egon zen ondoren.

1970ean Mendebaldeko Berlingo Schaubühneko zuzendari-artistiko izendatu zuten; kalitatezko aukera berri bat izan zen Stein buru izan zen bitartean. 1986an utzi zuen Steinek erakunde hori eta Berlinera joan zen berriz ere. Salzburgoko Jaialdiko zuzendari izan zen Gérard Mortierrekin batera. 1968an, Munichen zela, Peter Weissen Vietnami buruzko hitzaldia zuzendu zuen. 1969an, Bremenen, Goetheren Torquato Tassoren bertsio bat egin zuen.

1970ean Schaubühnera iritsi zenean Steinek Brechten Ama antolatu zuen. Handik urtebetara, Peer Gynt osatu zuen, XIX. mendeko burgesen indibidualismoaren mitoa erakusten zuena. Iraganeko antzerkia Kleisten Hombourgeko printzea (1972), Gorkiren Udatiarrak (1974), Shakespeareren Zuk nahi bezala (1977) eta gaur egungoa elkartzen zituen, besteak beste, Botho Straussen lanarekin (Handia eta txikia, 1978; Parkea, 1984). Orestiada (1980) izan zen Steinen lanaren beste gailurretako bat. Greziar tragedia zehaztasun handiz berregin zuen Steinek, espresionismoaren bidetik. 1984an Hiru ahizpak eta 1989an Gereziondoa osatu zituen.

ErreferentziakAldatu