Pescadores uharteak

Pescadores uharteak[1] edo Penghu uharteak[1] (txinera tradizionalez: 澎湖群島; txinera sinplifikatuz: 澎湖群岛; pinyinez: Pénghú Qúndǎo), Taiwango itsasartean dagoen uhartedi bat da. Pescadores izenarekin ere da ezaguna nazioartean, portuges jatorrikoa (Ilhas Pescadores, "arrantzaleak")

Pescadores uharteak
Penghu 201506.jpg
Datu orokorrak
Garaiera48 m
Azalera127 km²
Geografia
Koordenatuak23°36′N 119°36′E / 23.6°N 119.6°E / 23.6; 119.623°36′N 119°36′E / 23.6°N 119.6°E / 23.6; 119.6
UTC orduaUTC+08:00
Onartu gabeko estatuak Taiwan
Province of the Republic of ChinaTaiwan Province
County of TaiwanPenghu konderria
Ur-gorputzaTaiwan itsasartea

Uharteek, 127 kilometro karratuko hedadura dute, eta Taiwan uhartetik 30 kilometrora daude, uharte honen administraziopean daudelarik.

Frantziak okupatu zituen uharteak 1884an, Opioaren Bigarren Gerran. Lehen Txina-Japonia Gerra amaitu ondoren, uharte hauek, Taiwanekin batera, Japoniar Inperioaren zati izatera pasa ziren, 1895eko Shimonosekiko hitzarmenean adostu zenaren arabera. Subiranotasun, Txinara pasa zen 1945ean, Japonia Bigarren Mundu Gerran garaitua izan ondoren. San Frantziskoko bake hitzarmenean, 1952ko apirilak 28an sinatu zena, Japoniak, formalki uko egin zion, behin betirako, Taiwan eta Penghu uharteen gaineko subiranotasunari.

ErreferentziakAldatu

  1. a b Euskaltzaindia. (2012-06-29). 171. araua: Asiako toponimia. (Noiz kontsultatua: 2013-02-11).

Kanpo estekakAldatu