Iñaki Perurena

harri-jasotzaile, aktore, harakin leitzarra
Perurena» orritik birbideratua)

Iñaki Perurena Gartziarena (Leitza, 1956ko urriaren 25a) nafar harri-jasotzailea da, historiako handienetakoa.[1] Horrezaz gainera, aktore, olerkari, bertsolari, eskultore eta historiazalea ere da.

Iñaki Perurena

museo zuzendari

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakIñaki Perurena Gartziarena
JaiotzaLeitza1956ko urriaren 25a (67 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakaktorea, poeta, eskultorea eta harakina
Genero artistikoaolerkigintza
Eskulturagintza
IMDB: nm1294249 Edit the value on Wikidata

Bizitza aldatu

Martin Garziarena aizkolariaren iloba da.[2] Haurtzarotik harri-jasotzeko zaletasuna zuen arren, etxean ez zuten nahi, eta hasieran ezkutuka ibiltzen zen.[3] Aizkoran ere hasi zen, eta 16 urterekin gazte mailako txapela irabazi zuen.[1] Hogei urte inguru zituela, harri-jasotze apustuak alde batera utzi zituen, "kirola apustua baino nahiago zuelako". Handik aurrera, harri handiekin markak egiten jardun zuen.[4]

Erakustaldiak ere, ugari egin ditu, bai Euskal Herrian, bai Euskal Herritik kanpo (Japonian eta Estatu Batuetan, esate baterako). Hizlari bikaina izanik, plazagizon aparta, lan handia egin du harriaren mundua ezagutarazten. Asmo horrekin, 2009an Leitzako Gorrittenea baserrian, Peru Harri museoa, harriari, herri kirolari eta Euskal Herriko kultura eta historiari eskainitako museoa ireki zuen.[5][6]

1999an Nafarroako Gobernuak Nafarroako Kirol Merituaren Urrezko Domina eman zion. 2011n Lizarrako Irujo Etxea Elkarteak emandako Manuel Irujo saria jaso zuen.[7]

Ezkonduta dago eta hiru seme-alaba ditu. Inaxio semea ere harri-jasotzailea da; Xabier, aktorea; eta Maite, txaleko egilea (harriak jasotzeko kirol txalekoak eta haietan oinarritutako kale jantziak josten ditu).[8]

Harri-jasotze markak aldatu

  • Bi eskuekin kilo gehien jaso dituen bigarren harri-jasotzailea da, Mieltxo Saralegiren ondotik: 320 kilo. Marka hori 1994ko otsailaren 5ean lortu zuen, Euskadiko Sei Orduen barnean, harria 17 segundutan bizkarreratuz.
  • Esku batekin berea da markarik onena, 267 kilorekin.[9]
  • Harri esferikoa dagokionez, 211 kilokoa jasoa du.[9]
  • 100 kiloko harri esferikoari 34 itzuli eman zizkion lepoaren inguruan minutu batean.[9]
  • 2001eko martxoaren 24an, Leitzan, 100 kiloko zilindrikoa 1313 aldiz jaso zuen. Horretarako 6 ordu, 22 minutu eta 49 segunduko denbora behar izan zuen.[10] 2003ko otsailaren 8an, Euskadiko Sei Orduetan, 1700 altxaldi eman zizkion harri horri.[11]

Telebistan aldatu

 
Inaxio semearekin 2008an.

Telebistan ere aritu da, aktore eta aurkezle, baina batez ere Goenkalen Imanolen papera egiteagatik da ezaguna. Ondorengo saio hauetan parte hartu du:

Erreferentziak aldatu

  1. a b Iñaki Perurena Garciarena Auñamendi Entziklopedia
  2. https://web.archive.org/web/20150705004007/http://www.fonoteka.com/eu/bildumak/1098/5367
  3. Ritxi LIZARTZA: Iñaki Perurena: "Harria izan da Euskal Herria ezagutzeko modu bat"[Betiko hautsitako esteka] HABE aldizkaria, 315. alea (2001eko ekaina)
  4. Iñaki Perurena: "Jendeak Seguru Bezala Jotzen Dik 300koa; Hori Txarra Da" Josu Landaren elkarrizketa. Argia, 1135. alea (1987-01-25)
  5. Gurutze PIKABEA: Peru-harri: harriak ere mintzo diren tokia[Betiko hautsitako esteka] Ttipi-ttapa (2010-06-22). Ttipi.net
  6. Erkuden RUIZ: Harriak mito bihurtu dira Berria (26-08-2009). Berria.info
  7. Iñaki Perurenak Manuel Irujo saria jaso du[Betiko hautsitako esteka] Udalbide.net
  8. «Maite Perurena: Haririk gabe ezin dira harriak jaso» EITB 2022-03-22 (Noiz kontsultatua: 2022-07-04).
  9. a b c Elkarrizketa Elkarri.org (2003-03-01)
  10. Leitza se rinde al poder de Perurena Mundo deportivo (2001-03-25)
  11. Kerman ROMEO: Los Perurena, en 55 minutos Elpais.com

Ikus gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Iñaki Perurena