Peru Magdalena

euskal idazlea

Peru Magdalena Arriaga (Durango, Bizkaia, 1980 - ) euskarazko idazle, bertsolari eta margolari bizkaitarra da.

Peru Magdalena

(2007)
Bizitza
JaiotzaDurango, 1980 (43/44 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea, margolaria, bertsolaria eta kazetaria

Literaturaren Zubitegia: 747

Hainbat komunikabideetan parte hartzen du, hala nola, Ostiela!, Linterna Gorria, Putz eta beste aldizkari literario batzuetan ere. Honez gain, Euskadi Irratiko "Ipurtargia" irratsaioko "Little Arratia Klub irrati-nobela"n egon zen urte betez. Halaber, Durangaldeko Anboto astekarian zutabegile egon da bi urtetan.

Bi pintura erakusketa egin ditu: "Hara begire" eta "Samuraiaren hegaldia". Gainera, hainbat ekitaldi desberdinetako gidoilaria eta aurkezlea izan da. Shakespearen "The Tempest" antzerkia egin du. Anboto Irratiko "Plus eta minus" irratsaioa zuzendu zuen.

2005ean akzesita lortu zuen Igartza Sarian, Lile izeneko eleberriaren proiektuagatik.

Bibliografia

aldatu

Narratiba

aldatu

Poesia

aldatu

Beste esparru batzuk

aldatu

Pello Salaberriarekin batera "Hemen eta han" (2017) dokumentala egin zuen Euskal Herrian eta Kuban, Joseba Sarrionandia idazle herrikidearen biografiari buruzkoa. Bertan, elkarrizketatu dituzte Bernardo Atxaga, Ruper Ordorika, txikitako lagunak eta senideak eta kubatar euskara ikasleak, besteak beste.

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo loturak

aldatu