Taymouth gaztelua (ingelesez: Taymouth Castle) Eskoziako Perth eta Kinross eskualdean dagoen gaztelu bat da, Kenmore herrian. A mailako eraikina izendaturik dago.

Taymouth gaztelua
Kokapena
Estatu burujabe Erresuma Batua
Herrialdea Eskozia
Eskoziako kontseilu guneaPerth eta Kinross
Ur-masaTay ibaia
Koordenatuak56°35′23″N 3°59′43″W / 56.589646°N 3.995343°W / 56.589646; -3.995343
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1842
Arkitektura
Ondarea

Historia aldatu

1550 inguruan Sir Colin Campbellek Balloch gaztelua eraiki zuen. Dorretexa zen. 1582an Jakue I.a Ingalaterrakoa eta VI.a Eskoziakoa erregea bisitari izan zuen bertan. 1625 urtean Colinen seme Sir Duncan Campbell baroi bihurtu zen eta 1681ean honen seme John Capbell konde.

John Campbell 4. kondeak 1789an Robert Mylne arkitektoari gaztelu handi berri bat diseina zezan eskatu zion. Balloch gaztelua eraitsi zuten baina berria egiteko hamarkada bat itxaron behar izan zen. 1806an hasi zituzten lanak James eta Archibald Elliot arkitektuen gidaritzapean. 1831ean Breadbalneko markesa bihurtu zen eta gaztelu oraindik handiagoa egin nahi iza zuten, berak eta ondoren bere semeak. 1842an bukatu zitzuten lanak eta Viktoria Erresuma Batukoak Eskoziara egin zuen bidairako prest izan zuten. Hiru egun pasa zituen bertan.

1922an gaztelua saldu egin zuen familiak eta 1929an hotel bihurtu zen. James Braid jokalariak golf zelai bat diseinatu zuen ondoan. Bigarren Mundu Gerra garaian soldadu poloniarren ospitaldea izan zen eta ondoren eskola ere izan zen. 1979an itxi egin zen eta bertan behera utzia izan zen, golf zelaiak hala ere erabilgarri jarraitu zuen. 2006an berriztatze lanak hasi ziren eta 2016 erdialdera luxuzko hotela irekitzeko asmotan dabiltza.

Iruditegia aldatu

Kanpo estekak aldatu