Persepolis (filma)
Persepolis, 2007ko Marjane Satrapi irano-frantziarrak eta Vincent Paronnaud frantziarrak zuzendu eta idatzitako helduentzako biografiazko marrazki bizidunetako film bat da. Filmak Irango Iraultza bizi izango duen irandar neska baten bizitza agertzen du. 2007ko Cannesko Zinemaldian Urrezko Palma sariaren izendapena eta epaimahaiaren saria bereganatu zituen.
2007ko Marrazki bizidunetako film onenaren Oscar Sariaren izendapena jaso zuen, baina saria Ratatouille filmak irabazi zuen.
Argumentua
aldatu1970eko hamarkada, Iran. Marjane mendebaldeko bizimodua daraman irandar familia burges bateko neskato bat da. Sahren agintaldi garai honetan, hark burututako bidegabekeriek Marjane ezkertiar ideia politikoekin bat egitera bultzaraziko dute. Ondoren, jada Sahren gainbeherarekin batera, Irango Iraultzak Marjanen bizitzan eta orokorrean Iran osoan aldaketa ekarriko du. Orain fundamentalistak botereaz modu autoritarioan bereganatu fundamentalistas eta Islamdar Iraultza delakoa iritsiko da, emakumeei burukoa eramatera derrigortuz eta milaka lagun espetxeratuz. Marjanek mendebaldeko bizimoduaren abantailekin amets egiten du (punka, Michael Jackson, eta abar), bienbitartean bere herrialdean gertatzen ari den jazarpena pairatuko du. Nerabetzarora ailegatzean, Austriako Viena hiriburuko Frantziar Lizeora bidaliko dute, eta urte hauetako bere herrialdeetako gertakizunen lekuko izango da; bitartean, Iran-Irak gerraren ondorioz (1980-1988), bere herrialdean fundamentalismoa areagotuz joango da.
Ahots aktoreak
aldatu- Frantsesezko bertsioa
- Gabriele Lopes: Marjane neskatoa
- Danielle Darrieux: Amona
- Simon Abkarian: Aita
- François Jerosme: Osaba Anoush
- Ingelesezko bertsioa
- Amethyste Frezignac: Marjane neskatoa
- Gena Rowlands: Amona
- Sean Penn: Aita
- Iggy Pop (krediturik gabe): Osaba Anoush
- Mathilde Merlot: Tina / Lehen Ahotsa
Kanpo estekak
aldatu- Webgune ofiziala (Ingelesez)
- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)