Danielle Yvonne Marie Antoinette Darrieux (da.niɛl i.vɔn ma.ʁi ɑ̃.twa.nɛt daʁ.jø ahoskatua; Bordele, Frantzia, 1917ko maiatzaren 1aBois-le-Roi, 2017ko urriaren 17a ) frantses antzezlea izan zen.

Danielle Darrieux

(1952)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakDanielle Yvonne Marie Antoinette Darrieux
JaiotzaBordele1917ko maiatzaren 1a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaBois-le-Roi2017ko urriaren 17a (100 urte) (100 urte)
Hobiratze lekuaCemetery of Marnes-la-Coquette (en) Itzuli
Heriotza modua: altueratik erortzearen ondoriozko heriotza
Familia
AmaMarie-Louise Darrieux
Ezkontidea(k)Henri Decoin  (1935 -  1941)
Porfirio Rubirosa  (1942ko irailaren 18a -  1947)
Georges Mitsinkides (en) Itzuli  (1948ko ekainaren 1a -  1991)
Haurrideak
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakabeslaria, antzerki aktorea, zinema aktorea eta aktorea
Altuera1,64 metro
Jasotako sariak
Musika instrumentuaahotsa

IMDB: nm0201638 Allocine: 123 Rottentomatoes: celebrity/danielle_darrieux Allmovie: p17063 TCM: 44418 Metacritic: person/danielle-darrieux TV.com: people/danielle-darrieux IBDB: 37342
Musicbrainz: b01319ec-5fbf-48ad-b208-6a338f7338be Discogs: 370289 Find a Grave: 184411411 Edit the value on Wikidata

Biografia

aldatu

Txikitan biolontxeloa jotzen ikasi zuen eta kontserbatorioan aritu zen. Hamalau urte zituela, aldizkari batean atera zen film batean parte hartzeko iragarkiari erantzun, eta hala hasi zen Darrieuxen antzezle-karrera (La Bal, 1931). Bost urtean hamabost film luze egin zituen, horien artean ezagunena, beharbada, Léo Joannonen Quelle drôle de gosse! (1935, "Zein mutiko barregarria!") izan zen.

Baina Darrieuxek ez zuen paper arinetan gelditu nahi, eta Mayerling (1963) lanean, Vetsera kondesaren paperean, erakutsi zuen zirrara sortzen ere bazekiela. Bere senar Henri Decoin zinemagileak eman zizkion bere karrerako paperik onenak, Abus de confiance (1937, "Gehiegizko konfiantza") eta Retour à l'aube (1938, "Hasierara itzultzea") melodrametan, eta Battements de coeur (1939, "Bihotz taupadak") eta Premier Rendez-vous (1941, "Lehenengo hitzordua") komedietan. Azken horretan abeslari ere izan zen. Eta erraztasun berarekin igaro zen tragediatik (Ruy Blas, 1947), vaudevillera (Occupe-toi d'Amélie, 1949), eta espioi-filmera: L'Affaire Cicéron (1951, Zizeron auzia). Hala ere, Darrieuxek paper garrantzitsuenak Max Ophulsen hiru filmetan egin zituen: La Ronde (1950, "Erronda"); Le Plaisir (1951, "Atsegina"); eta Madame de... (1953).

Danielle Darrieuxek etenik gabe lan egin du: Le Rouge et le Noir (1954, "Gorria eta Beltza"); L'Amant de lady Chatterley (1955, "Lady Chatterley-ren maitalea"); Pot-Bouille (1957). Belaunaldi berrietako zinemagileak inspiratu ditu, batez ere Claude Chabrol (1962, Landru), Jacques Demy (Les Demoiselles de Rochefort, 1966; Une chambre en ville, 1982), Paul Vecchiali (1983, En haut des marches), André Téchiné (1986, Le Lieu du crime) eta Marie-Claude Treilhou (1990, Le Jour des rois). Antzerkian ere lan egin du: la Robe mauve de Valentine (1963), Adorable Julia (1987), Harold et Maud (1995), eta baita telebistan ere. Haren azken lanetako bat François Ozonen 8 Femmes filmekoa izan da.

Kanpo estekak

aldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Danielle Darrieux  

Erreferentziak

aldatu