Soin berriko koplak

Oskarbi taldearen abestia (2021)

Soin berriko koplak Oskarbi taldeak 2021ean Kantua zuei albumean grabatu zuen abestia da. Pello Otxotekoren olerki batekin eta taldeko kide zen Gontzal Iñarraren doinu batekin sortu zuten.[1] Pello eta Gontzal egile biak Irundarrak izanik, Irunen bertan abestu zuten estreinakoz abestia 2022ko martxoaren 13an, IGA abesbatza irundarrak eta Oskarbik elkarrekin eskainitako kontzertuan.[2]

Soin berriko koplak
Oskarbiren musika-lana
Egilea(k)Oskarbi
Argitaratze-data2021
Ezaugarriak
Hizkuntzaeuskara
Deskribapena
Honen parte daKantua zuei (albuma)
HitzakPello Otxoteko
Bestelako lanak
MusikagileaGontzal Iñarra

Hitzak

aldatu
« SOIN BERRIKO KOPLAK

Ixil mantso baraua lehun bare araua
Urrun bertan arrotza
Hase bete ardura

Ixil dator mantso gaua
Harra botsaren baraua
Lehun eta bare esaten zaigu
Izarraren argi araua (bis)

Barnean gaitza ara
Dator gaua baraua lehun bare araua
Ixil mantso baraua
Lehun bare araua

»

Pello Otxoteko


Erreferentziak

aldatu
  1. Oskarbi. (2021). «Kantua zuei» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2024-06-08).
  2. (Gaztelaniaz) O, J.. (2022-03-09). «Irundar ukituez jositako estreinaldia eskainiko da» El Diario Vasco (Noiz kontsultatua: 2024-06-10).

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu