Paxillus filamentosus

Paxillus filamentosus Paxillaceae familiakoonddo espezie bat da.[1] Haltzak hazten diren ibaien eta erreken ertzetako espeziea da. Paxillus involutus perretxikoarekin gertatu zen bezala, oraindik ere zenbait gidatan jangarri gisa agertzen da, baina haren toxina hemolitiko eta termolabilak ditu. Hilgarria izan daiteke.

Paxillus filamentosus
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaBoletales
FamiliaPaxillaceae
GeneroaPaxillus
Espeziea Paxillus filamentosus
Fr., 1838
Mikologia
 
orriak himenioan
 
himenioa dekurrentea da
 
hanka biluzik dago
 
espora marroiak dauzka
 
mikorrizak eratzen ditu

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Deskribapena

aldatu

Kapela: 4 eta 8 cm arteko diametrokoa. Lehenik ganbila, gero laua eta azkenik hondoratua edo inbutu itxurakoa. Ertza oso kiribildua gaztetan, helduak makur edo zuzen, mehea, nahiko erregularra, batzuetan nahiko ildaskatua. Azala bereizgarria, nahiko lodia, es oso irmoa, hezetasunean likatsu samarra, distiratsua eguraldi lehorrean. Arre-oliba kolorekoa orban ilunagoekin. Hasieran leuna eta ondoren urratua edo ezkataz estalia.

Orriak: Oso estu, desberdinak, urkilatuak, elkartuak, meheak, okertuak, dekurrenteak, kapelatik bereizten errazak, kolore horixkakoak eta ondoren hori-ardo kolorekoak, marroi-arreez zikinduak kaltetutako eremuetan.

Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.

Hanka: Orrien antzeko kolorekoa, eszentriko samarra, batzuetan kurbatua, oinarrian meheagoa.

Haragia: Sufre-hori kolore bizikoa, airearekin kontaktuan arre kolorea hartuaz joaten da. Zapore gazi-antzekoa eta usain ahulekoa.[2]

Etimologia:

Toxikotasuna

aldatu

Gordinik janez gero hilgarria izan daiteke, Paxillus involutus bezala.[3]

Nahasketa arriskua

aldatu

Paxillus involutus perretxikoarekin, oso antzekoa da, baina hau handiagoa da eta ez da haltzetan bakarrik ateratzen.

Sasoia eta lekua

aldatu

Udazkenean agertzen da haltzen azpian, batez ere ibaiertzetan badaude.[4]

Banaketa eremua

aldatu

Europa, Ipar Amerika.

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 88 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 178. or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  4. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 471 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..

Kanpo estekak

aldatu