Orri-onddo hiltzaile

Onddo espeziea

Orri-onddo hiltzailea (Paxillus involutus) Paxillaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Gaur egun, espezie toxiko hilgarritzat hartzen da. Denbora luzez kontsumitu izan da, toxina batzuk desagertu egiten direlako beroarekin eta organismoan metaketaren bidez jarduten dutelako. Horregatik, noizean behin prestatutako ale batzuk jateak ez zuen ondorio larririk eragiten. Gordinik, toxina horiek askoz ere bortitzagoak dira, eta heriotzak eragiten ditu. Gida zahar batzuetan jangarritzat jotzen bazen ere, ez da inola ere kontsumitu behar.

Orri-onddo hiltzailea
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaBoletales
FamiliaPaxillaceae
GeneroaPaxillus
Espeziea Paxillus involutus
Fr., 1838
Mikologia
 
orriak himenioan
 
txapel zapaldua
 
himenioa dekurrentea da
 
hanka biluzik dago
 
espora marroiak dauzka
 
mikorrizak eratzen ditu
 
hilgarria da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Orri-onddo hiltzailea goitik ikusita.
Orri-onddo hiltzailea azpitik ikusita.

Deskribapena aldatu

Kapela: 5 eta 12 cm arteko diametrokoa. Batzuetan 20 cm-ra ere iristen da. Hasieran ganbila, ertzak oso biribilkatuta, gero laua, eta batzuetan inbutu itxurarekin. Azala erraz bereiz daitekeena, marroia, arre-oliba edo gris-biolazeo kolorekoa, likatsua denbora hezean. Igurtziz gero, kolore ilunagoa hartzen du.[2]

Orriak: Estu, meheak, dekurrenteak, krema kolorekoak, behatzekin sakatzean marroiz edo arrez zikintzen dira. Erraz bereiz daitezkeenak.

Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.

Hanka: Laburra, sendoa, betea, oinarrian meheagoa, kapelaren antzeko kolorekoa, kapela eta orriak bezala zikintzen da ukitzean.

Haragia: Lodia, hasieran trinkoa, gero biguna, horixka, ukitzean iluntzen dena. Zapore eta usain atseginekoa.

Etimologia: Involutus epitetoa latinetik dator eta kiribildua esan nahi du. Kapelaren ertzarengatik.

Toxikotasuna aldatu

Hilgarria izan daiteke gordinik janez gero. Gaur egun hilgarritzat jotzen da Frantzian heriotza batzuk eragin zituelako.[3]

Nahasketa arriskua aldatu

Paxillus filamentosus perretxikoarekin, honek hanka motzagoa eta eszentrikoagoa ditu, kolore horiagoa eta haragi hori-berdexka kolorekoa.[4]

Sasoia eta lekua aldatu

udaberrian eta udazkenean ateratzen da, pinuen azpian, baina beste habitat batzuetan ere agertzen da (makalak, gaztainondoak etab.).[5] Oso ohikoa da gure eskualdean.

Banaketa eremua aldatu

Ipar hemisferio osoa; Australian, Zeelanda Berrian, Hegoafrikan eta Hego Amerikan sartua.

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 87 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 367 or. ISBN 84-505-1806-7..
  4. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 178 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  5. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 475 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..

Kanpo estekak aldatu