Paulo Zubiarrain
Bertsolari gipuzkoarra
Paulo Zubiarrain Otxotorena, izengoitiz Paulo Txikia eta Hernani Txikia (Hernani, Gipuzkoa, 1912ko irailaren 26a - ib., 2002ko apirilaren 4a)[1] bertsolaria izan zen.[2]
Paulo Zubiarrain | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Hernani, 1912ko irailaren 26a |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | 2002ko apirilaren 4a (89 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | bertsolaria |
Bizitza
aldatuGaztetan artzain, gero fabrikan langile, eta azkenik, zapatagin izan zen bizibidez. Oso gazterik hasi zen bertsotan. Tolosan egindako txapelketa batengatik, saioak izaten hasi zen; eta plaza franko egina da, Gipuzkoan eta Nafarroa Garaian batik bat.
1981ean, Bertsolari Elkarteak omenaldi bat eskaini zien berari eta Antonio Eizmendi Loidi-Saletxeri.
Zahartzaroan, bertso-jartzeari ekin zion, eta bi liburu argitaratu zituen, harrezkero: Ia kantuz bezala (1985) eta Gaziak eta gozoak (1988).
Idazlanak
aldatuErreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ «Pablo Zubiarrain "Paulo Txikia" bertsolari hernaniarra atzo (4) zendu zen», Argia, 2002-04-05.
- ↑ «Hernani Txikia», Bertsolaritzaren Datu-basea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa.