Édouard-Henri Avril

Paul Avril» orritik birbideratua)

Édouard Henri Avril, Paul Avril izengoitiaz ezagunagoa, (Argel, 1849ko maiatzaren 21Le Raincy, 1928ko uztailaren 28a) margolari komertzial frantziarra izan zen. Liburu askotarako marrazkiak egin zituen, bereziki literatura erotikoaren lanetan. Lan horiek izengoitiaz sinatzen zituen.

Édouard-Henri Avril
Édouard-Henri Avril - Maler.jpg
Bizitza
Izen osoa Édouard-Henri Avril
Jaiotza Aljer1849ko maiatzaren 21a
Herrialdea  Frantzia
Heriotza Le Raincy1928ko uztailaren 28a (79 urte)
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
Heziketa Arte Ederren Goi Eskola Nazionala
Hizkuntzak frantsesa
Jarduerak
Jarduerak margolaria, ilustratzailea eta Irarlea
Lan nabarmenak De figuris Veneris (en) Itzuli
Jasotako sariak
Izengoitia(k) Paul Avril

BiografiaAldatu

François-Joseph Avril gendarmeriako koronelaren semea (1795-1857), Ohorezko Legioko ofiziala, Édouard-Henri Avril bera ere ofizial izan zen. 51. infanteriako erregimentuko subtenientea, 1870eko Frantzia-Prusia Gerran borrokatu zuen eta, horren amaieran, Ohorezko Legioa eman zioten, 1871ko maiatzaren 31n. 21 urte zituela erretiratu egin zen zenbait lesioengatik, 1872ko urtarrilaren 23an. Erretreta gaztea hartuta, bokazio berri baten bila, Parisko hainbat arte saloietak ibili zen. 1874tik 1878ra arte, Parisko Arte Ederren Eskolan ikasi zuen. Geroago, Théophile Gautieren "Fortunio" ipuina ilustratzeko enkargua jaso zuen. Lan hura "Paul Avril" ezizenarekin sinatu zuen. Ospea lortu zuen eta kontratu berriak jaso zituen, batez ere literatura "galante" deituriko egile garrantzitsuen liburuak ilustratzeko. Liburu hauek edizio txikietan saldu ohi ziren, harpidetzaren bitartez. Bere ilustrazio ezagunenak Friedrich Karl Forbergen Erotologia Klasikoaren Eskulibururako (De Figuris Veneris) libururako egin zituenak izan ziren. 1928an hil zen, 79 urte zituela, Parisko Raincy auzoan.

ObraAldatu

Paul Avril liburu askoren ilustratzailea izan zen:

IruditegiaAldatu

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu