Parada baserria

eraikitako euskal ondare nabaria Donostian

Parada baserria Donostiako eraikuntza zaharrenetarikoa da. Mirakruz gainaren aldean kokatua dago, Altzako Binagrene auzoan[1] (gaur Intxaurrondo, Pasaiako bidean. Parada izenak jatorri gaskoia du, inguruko Arzak bezala. Bai Donostian baita Pasaian ere jatorri gaskoiko komunitate garrantzitsua bizi zen. Etxe armarridun da. Helbidea Parada bidea 8 da. Ondoan, beste etxe modernoago atxikituta dauka, 1911an eraikia.

Parada baserria
Kultura ondasuna
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaDonostia
Koordenatuak43°19′15″N 1°56′57″W / 43.32092°N 1.94905°W / 43.32092; -1.94905
Map
Historia eta erabilera
EraikuntzaXVII. mendea -
Arkitektura
Estiloaarkitektura barrokoa
Ondarea
BICRI-51-0001559
1224

Ezaugarriak aldatu

Baserria Barroko garaikoa da. Planta ia laukizuzena du eta estalkia bi alboetara du, bizkar perpendikularra fatxada nagusira izanik. Fatxada nagusian egurrezko manposteria erakusten du eta horrek baserri familiarra zela erakusten digu. Harlanduak bakarrik izkinetan eta solairuen artean ikus daitezke. Beheko solairuan tailer eta garaje bat daude. Lehenengo solairuan leiho ordenatuak daude. Ganbaran, leiho txikiak daude eta, fatxadaren erdian, tamainu handiko armarri barrokoa non "Solar de Parada" kartela irakur daiteke. Atzelaldeko fatxadan, lehen solairuan, leiho bat harlanduaz inguratuta ikusten da eta balkoi bat. Hemen estalkiak bi familientzako baserria zela erakusten digu oso garbi.

Baserria 1964tik dago monumentu bezala katalogatuta (BOE 1964-02-29).[2]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu