Ireki menu nagusia
Papua Ginea Berriko geografia
Papua Ginea Berriko mapa
Papua Ginea Berriko mapa
Azalera
Osoa 462.840 km²
Lehorra 452.860 km²
Ura 9.80 km²
Latitudea 6°0' S
Longitudea 147°0' E
Mugak
Indonesia 824 km
Itsas erreklamazioak
Ekonomia-eremu esklusiboa 200 itsas milia
Jurisdikziopeko urak 12 itsas milia
Muturreko garaierak
Puntu beherena 0 m (Indiako ozeanoa)
Puntu gorena 4.509 m (Wilhelm mendia)

Papua Ginea Berria Ozeaniako estatua da, Ginea Berria uhartearen ekialdeko erdia, Britainia Berria, Irlanda Berria eta Bougainville uharteak, eta Melanesiako irla txiki ugari hartzen dituena. Guztira 462.840 kilometro koadroko eremua dauka.

Orografia eta hidrografiaAldatu

Ginea Berria uhartearen ekialdeko erdiak hartzen du Papua Ginea Berriko lurraldearen %85. Lurralde menditsua da. Herrialdea erdialdetik eta alderik alde, ipar-mendebaldetik hego-ekialdera, igarotzen duten mendilerroek osatzen dute lurraldearen bizkarrezurra. Mendilerro horietan 4.000 m-tik gorako mendiak daude. Bismarck mendilerroko Wilhelm mendia da garaiena: 4.509 m. Mendien alde banatara, iparraldean Sepik ibaiak eta hegoaldean Fly ibaiak ordoki zabalak eta padurak eratzen dituzte. Papuako beste ibai nagusiak Markham, Ramu eta Kikori dira. Gainerako uharte gehienak sumendi jatorrikoak dira, koralezko eraztun batez inguratuak.

KlimaAldatu

Papuak klima beroa eta euritsua du, eta montzoi haizeen mende dago. Ipar-mendebaldeko montzoia abendutik martxora izaten da eta hego-mendebaldekoa maiatzetik urrira. Prezipitazioei dagokionez, alde handia dago Papuako alderdi batzuetatik besteetara: 7.500 mm euri mendietan eta 1.000 mm Port Moresbyn, baina toki gehienetan 1.500 mm baino gehiagoko euria izaten da urtean zehar. Beroa ere handia izaten da urte guztian kostaldean eta ordokietan (27 °C), eta tenperatura askoz samurragoa da mendialdean (16 °C).

Landaredia eta faunaAldatu

Oihanak Papua Ginea Berriko lurraldearen hiru laurdenak hartzen ditu. Itsasaldean mangladiak hazten dira, eta ordokietan belardiak eta zingirak tartekatzen dira. Lurren %2,6 baizik ez da laborantzarako erabilgarria[1].

Datu orokorrakAldatu

Kokapena: Ozeania, Koral itsasoaren eta Hego Ozeano Barearen arteko uharteak, Indonesiaren ekialdean.

Koordenatu geografikoak: Koordenatuak: 6° 00′ S, 147° 00′ E / 6.000°S,147.000°E / -6.000; 147.000

Azalera:

  • osoa: 462.840 km²
  • lehorra: 452.860 km²
  • ura: 9.980 km²

Herrialdearen mugak:

denetara: 824 km

Erresuma mugakideak:

Itsasbazterra: 5.152 km

Lurraldea: gehiena menditsua; itsasertzeko ordokiak eta muinoak ere daude.

Muturreko garaierak:

  • puntu beherena: Ozeano Barea, 0 m
  • puntu gorena: Wilhelm mendia, 4.509 m

Baliabide naturalak: urrea, kobrea, zilarra, gas naturala, egurra, petrolioa, arrantzalekuak

Lurren erabilera: (2011)

  • nekazaritza lurrak: %2,6
  • oihanak: %63,1
  • beste: %34,3

Lur ureztatua: (2012) 0 km²

Ur baliabide berriztagarriak: (2011) 801 km³

Ur kontsumoa (etxeko-ura/industria-ura/nekazaritza-ura): (2005)

  • denetara: 0,39 km³/urte (%57/%43/%0)
  • per capita: 61,3 m³/urte

Arrisku naturalak: sumendi aktiboak, lurrikarak, Ozeano Bareko Suzko Eraztunean baitago, luiziak eta tsunamiak[1].

ErreferentziakAldatu

  1. a b Papua New Guinea CIA World Factbook cia.gov . Noiz kontsultatua: 2016-10-8.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Papua Ginea Berriko geografia