Pamiela (aldizkaria)

Aldizkaria

Pamiela literatura aldizkaria Iruñean sortu zen, Pamiela argitaletxea baino urte bat aurrerago.
1983ko ekainetik 1993eko negua bitartean 15 ale argitaratu ziren, bakoitza monografiko izateko asmoarekin. Hala nola, 1. alea bidaia literatura du gaitzat, Kafka 2. aleak...

Pamiela
Motaliteratura aldizkaria
Fitxa teknikoa
Lehen zenbakia1983ko ekaina
Azken alea1993ko negua
Hizkuntzabatez ere gaztelania; baita euskara ere
Argitaratze lekuaIruñea
ArgitaletxeaPamiela
Banaketa
Ekoizpen osoa15
Maiztasunazehaztugabea
Salneurria150 pezeta [1]
Historia
ErredaktoreakBernardo Atxaga, Pello Lizarralde, Seve Calleja
andima.armiarma.com/pami/aurki.htm

HistoriaAldatu

« Iruñeko San Gregorio kaleko Auzolan liburu-dendan larunbat eguerdiro biltzen ziren solaserako hainbat idazle eta literaturzale 80en hasieran: Txema Aranaz, Miguel Sánchez Ostiz, Xabier Eder, Pello Lizarralde, Víctor Moreno, Santiago Etxandi... Informazio trukerako premiak bultzatu zituen aldizkari bat sortzera. Pello Lizarraldek Azkoitiko bere aitonari aditutako berba gogoratu zuen orduan, Pamiela: sorginek baserri batzuetan utzi ohi zuten kaxaren deitura, izan ere ireki behar ez den kaxa, begizkoa eta ezbeharra ekarriko baitizkizu.

Lehen zenbakia 1983ko ekainekoa da. Arestian aipatutako idazleez gainera, ale hartan parte hartu zuten: Jordi Mateu, J.M. Romera, Vicente Huici, Carlos Bidegain, Xabier Martinez... eta baita urtebete geroago Korrok aldizkaria sortu zuten batzuk ere: Ana Iribar, Mikel Taberna eta Jon Alonso. Azalaren egilea: Urbasa. Hamabost zenbaki eman zituen Pamiela aldizkariak 1993ko negua bitartean, eduki gehienak gaztelaniaz. Atal monografikoak izan ziren ezagunenak, adibidez: Kafka, Antoñana, Hiperclasico, Wim Wenders, Pake hauek gerra haiek, La vida del euskara. Pamiela argitaletxe bilakatu zen, 1984ko urtarrilaren 21ean Pablo Antoñanaren "Pequeña crónica" plazaratzearekin batera. Urte bereko abenduan ikusi zuen argia "E pericoloso sporgersi" Pello Lizarralderen liburuak. Pamiela argitaletxearen babesean kaleratu ziren beste bi aldizkari ere: Mazantini (1991n) eta Garziarena Berria (1997an).

»

[2] Ibinagabeitia Proiektua: Literatur Aldizkarien Gordailua.

Ikus, ereAldatu

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu