Miguel Sánchez-Ostiz

idazlea
Miguel Sánchez Ostiz» orritik birbideratua)

Miguel Sánchez-Ostiz (Iruñea, Nafarroa Garaia, 1950eko urriaren 14a) idazlea da. Idazten hasi zenetik beti uztartu ditu poesia eta prosa, baita saiakera ere, eta obra zabala du hiru alorrotan.

Miguel Sánchez-Ostiz

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMiguel Sánchez-Ostiz Gutiérrez
JaiotzaIruñea1950eko urriaren 14a (74 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpoeta eta literatura-kritikaria
Jasotako sariak
KidetzaJakiunde

1985an, 1936ko gerraren gaiaz oso aberatsa zen biblioteka oso bat eskuratu zuen Iruñeko Sarasate pasealekuko zabor edukiontzi batetik, eta harrezkero Sánchez-Ostizen idazlanetan garrantzi handia hartu du gai horrek.[1]

Eleberriei dagokienez, aipagarri dira Los papeles del ilusionista (1982), El pasaje de la luna (1984), Tánger-bar (1987), La gran ilusión (1989; 1990eko Herralde Saria eta Euskadi Saria lortu zituen), Las pirañas (1992), Un infierno en el jardín (1995), La caja china (1996), No existe tal lugar (1998), Palabras cruzadas (1998), La flecha del miedo (2000), El corazón de la niebla (2001), En Bayona, bajo los porches (2002), La nave de Baco (2004), El piloto de la muerte (2005), La calavera de Robinson (2006) eta El escarmiento (2013).

Poesiaren alorrean, liburu hauek argitaratu ditu, besteak beste: De un paseante solitario (1984), Reinos imaginarios (1986), Invención de la ciudad (1993), Carta de vagamundos (1994). 2000. urtean bere poema guztiez eta argitaratu gabeko lau liburutan bildutako poemez osatu zuen La marca del cuadrante liburua, 1979tik 2000. urtera Sánchez-Ostizen lan poetikoak izan duen bilakaeraren isla zuzena.

Saiakeraren alorrean La negra provincia de Flaubert (1986), El árbol del cuco (1994), El vuelo del escribano (1999), Peatón en Madrid (2003), Liquidación por derribo: Diarios (1999-2000) (2004), eta La isla de Juan Fernandez (2005) lanak ditu aipagarriak. 2000. urtean, Derrotero de Pío Baroja idazle donostiarraren inguruko lan bat argitaratu zuen, hurrengo urteetan segida izango zuena, Opiniones y paradojas (2001), Pío Baroja a escena (2006) eta Tiempos de tormenta (Pío Baroja 1936-1940) (2007) lanekin. 2001. urtean, Nafarroako Gobernuak ematen duen Vianako Printzea Saria jaso zuen, egindako lanaren aitorpen gisa.

Erreferentziak

aldatu
  1. Josu CHUECA: «Miguel Sánchez-Ostiz: "Gerra zibila ez da iraganeko gaia", Argia, 2378. zenbakia, 2013-07-21.