Andrea Palladio

Palladio» orritik birbideratua)

Andrea di Pietro della Gondola, (Padova, 1508ko azaroaren 30a - Maser, 1580ko abuztuaren 19a), Andrea Palladio izen soilaz ezagunagoa, Veneziako Pizkundeko arkitekto ospetsua izan zen. Mendebaldeko arkitekturaren historian eragin handia eta iraunkorra izan du. Bere lanak estilo bati izena eman dio, Palladianismoa hain zuzen ere. Manierismo delako mugimenduan kokatzen da.

Andrea Palladio

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAndrea di Pietro della Gondola
JaiotzaPadua1508ko azaroa
Herrialdea Veneziako Errepublika
HeriotzaVicenza eta Maser1580ko abuztuaren 19a (71 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Allegradonna (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakitaliera
Veneziera
Irakaslea(k)Bartolomeo Cavazza (en) Itzuli
Gian Giorgio Trissino
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakarkitektoa eta artearen teorikoa
Lantokia(k)Veneto
Vicenza
Venezia eta Udine
Lan nabarmenak
KidetzaAccademia delle Arti del Disegno (en) Itzuli

Find a Grave: 11394237 Edit the value on Wikidata
La Rotonda edo Villa Capra, Vicenza
Chiericati jauregia, Vicenza
Redentore eliza, Venezia

Biografia

aldatu

Andrea Palladio Veneziako Errepublikaren parte zen Padovan jaio zen. Bere aita Pietro della Gondola errotaria zen.1521ean, 13 urte zituenean, Bartolomeo Cavazza harginarekin hasi zen lanean, eta handik 18 hilabetera lana uztea erabaki zuen bere familiarekin gertuko Vicenza hirira joateko. Han laguntzaile moduan lan egin zuen Pedemuro tailerrerako lan egiten zuen hargin eta igeltseroen lantegian.

Palladioren talentua aurrenen antzeman zuena Gian Giorgio Trissino kontea izan zen, eragin handiko Vicenzako humanista eta idazlea. Trissinok Palladio gaztearengan artea, zientzia eta literatura Klasikorako interesa piztu zuen eta 1541ean Erroman Antzinako Arkitektura ikasteko aukera eman zion. Bera izan zen Andreari "Palladio" goitizena ezarri ziona; jakintsua du esanahi eta Pallas Athenea greziar mitologiako jainkosari zeharkako aipamena egiten du. Aldi berean Trissino beraren antzerki lan baten pertsonai baten izena da. 1550. urtean Trissino hil zenean, Daniele eta Marcantonio Barbaro anaien babesa izan zuen. Anai nagusiak, Daniele, arkitektura klasikoa ikasten jarraitzen bultzatu zuen eta 1554ean Erromara joateko aukera eman zion. Veneziako etxe boteretsuetan sartzen lagundu zioten eta "Proto della Serenisima" (Veneziako Errepublikako arkitekto nagusia) izendatua izatea lortu zuen Jacopo Sansovinok postua utzi zuenean.

1570an I Quattro Libri dell'Architettura arkitektura-tratatu ezaguna argitaratu zuen, Palladiok berak egindako diseinuak erakutsiz.

Hainbat villa edo etxalde eraiki zituen Veneton. Gaur egun ere itxura orekatua agertzen duten Antzinateko arkitektura elementu klasikoak berrerabili zituen. Adreiluz egindako eraikinak dira, estukoz zarpeatuak. Harria xehetasunezko elementuetarako (kapitelak, eskulturak, moldurak) baino ez zuen erabili. 1994an, Venetoko villak UNESCOren Gizateriaren Ondare izendatu zituzten, Vicenza eta Palladioren villak Veneton izendapenaren barnean.

Lan garrantzitsuenak

aldatu

Oharra: kronologia proiektua asmatu zen garaiari deritzo eta ez eraikuntza garaiari

Kanpo loturak

aldatu


Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Andrea Palladio