Ireki menu nagusia

France Prešeren (Vrba, 1800ko abenduaren 3a - Kranj, 1849ko otsailaren 8a) Esloveniako poeta erromantiko handiena izan zen, XIX mendearen lehen aldian bizi izan zena. Eslovenierazko literaturaren aitzindaria izan zen eta hil ondoren herrialdeko kanon literarioa bihurtu zen.

France Prešeren
Prešern-Goldenstein.jpg
Bizitza
Jaiotza Vrba Itzuli1800ko abenduaren  3a
Herrialdea  Austriar Inperioa
Illyrian Provinces
Talde etnikoa Esloveniarra
Heriotza Kranj1849ko otsailaren  8a (48 urte)
Hobiratze lekua Kranj
Heriotza modua berezko heriotza: zirrosia
Familia
Bikotea(k) Ana Jelovšek Itzuli
Seme-alabak
Hezkuntza
Heziketa Vienako Unibertsitatea
Hizkuntzak esloveniera
Jarduerak
Jarduerak poeta, abokatua, idazlea eta legelari-poeta
Lan nabarmenak Baptism on the Savica Itzuli
Influentziak Virgilio, Friedrich von Schlegel, Friedrich Schiller, Johann Wolfgang von Goethe, Luís de Camões eta Adam Mickiewicz
Mugimendua erromantizismoa

BiografiaAldatu

Vrba herrixkan jaio zen Austria-Hungariako Inperioaren barnean, Karniola Garaia eskualdean. Filosofia ikasi zuen eta ondoren Vienan zuzenbidea. 1828an doktoratu zen eta abokatu izaten saiatu zen baina bere ideia liberalen erruz ez zuen aukerarik izan eta Ljubljanako abokatu talde batetako laguntzaile izatea baino ez zuen lortu. 1846an azkenean Kranjn lortu zuen abokatua izatea baina bi urte beranduago hil zen.

BibliografiaAldatu

Bere lehenengo poesia Iliriar orria aldizkarian agertu zen 1827an, "Neskatilei" izenburua zuena, (Dekletom / An die Mädchen).

Poesia gehienak Karniolako erletxoa aldizkariak argitaratu zituen eta 1843tik aurrera "Nekazal eta Artisau egunkaria"-n. 1846an bertan France Prešeren doktorearen poesiak (Poezije Doktora Franceta Prešerna) argitaratu zuen.

Bere lanik ezagunena Sonetni Venec soneto liburua izan zen.

OnarpenaAldatu

Ljubljanako enparantza nagusiak bere izena darama, Prešeren enparantza. 1.000 tolaretako billetetan bere aurpegia agertzen zen.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: France Prešeren