Otegi Enea

Ordizia, Gipuzkoa, Euskal Herria

Otegi Enea, herri hizkeraz Oteginea, Gipuzkoako Goierri eskualdeko Ordizia udalerriaren ekialdean dagoen auzo eta etxebizitza multzo bat da. Zaldibira doan errepidearen bidegurutzean dago, Altamira auzoaren alboan.

Bustuntza
 Euskal Herria
Map
Kokapena
Herrialdea Gipuzkoa
UdalerriaOrdizia
Administrazioa
Posta kodea
Geografia
Koordenatuak43°03′16″N 2°10′19″W / 43.054389°N 2.17185°W / 43.054389; -2.17185
Demografia

N-1 errepideak gainontzeko udalerriarengandik banatzen du, eta Altamira estadioa eta Oianguren institutuaren alboan dago.

Otegi Enea baserriaren izena darama. Gaur egungo Txindoki kalean zegoen etxea, Bozunzamendia baserria zegoen leku berean. Otegi-enea eta Otegiñea aldaerak ere badaude. Toponimo honen osagaiak Otegi deitura eta -(e)nea dira. Izatez -ena atzizkia noren kasutik sortu zen baina geroago "etxea" adieraztera pasatu zen. Gainera, XX. mendean "-(e)ne" bihurtu zen, jabearen izen, deitura edo ezizenari gehituta ageri zaigun atzizki hau. Otegi deiturak jatorria Bizkaia eta Gipuzkoan du, lehenengoan Natxituan eta Ispasterren eta bigarrenean Bidania, Errezil eta Gabirian[1].

Historia

aldatu

1960ko hamarkada eta 1970eko hamarkadaren artean eraikia izan zen.

 
Otegi Enea auzoaren ikuspegi orokorra Usurbe mendiaren gailurretik.

Kaleak

aldatu
  • Euskal pilota kalea
  • Gudarien etorbidea: zati bat, N-1 autobidea gainetik igarotzen duen zubitik Zalbibira doan errepidea arte.
  • Zaldibibidea

Plazak

aldatu
  • Majori plaza

Parkeak

aldatu
  • Otegi Enea parkea

Erreferentzia

aldatu

Kanpo estekak

aldatu