Otalora-Gebara jauregia

eraikitako euskal ondare nabaria Arratzua-Ubarrundian

Otalora-Gebara jauregia Arratzua-Ubarrundiako Zurbao herrian dagoen jauregia da.

Otalora-Gebara jauregia
Kultura ondasuna
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Araba
HerriaArratzua-Ubarrundia
Koordenatuak42°52′18″N 2°37′04″W / 42.87176°N 2.61774°W / 42.87176; -2.61774
Map
Historia eta erabilera
IrekieraXVII. mendea
Arkitektura
EstiloaArkitektura barrokoa
Ondarea
BICRI-51-0005124
17

1994ko urriaren 21ean, Eusko Jaurlaritzak monumentu izendatu zuen, Sailkatutako Kultura Ondasuna.

Deskribapena aldatu

Eraikin soila, Zurbao herrian dago, «erdiko auzoa» deritzonaren iparraldean. Baserri inguruko etxegintzan, jauntxoentzako arkitekturan aurki daitekeen ezaugarri bikaina dugu XVII. mendeko eraikin hau.

Lehendabiziko barrokoaldiko baserri-jauregi gaztelarraren ereduari jarraitzen dio, bertan «Herrero»ren ondoko garaiko soiltasuna nabari dela. Jauregia egitura nagusi batez osatua dago. Bere oinarria errektangeluarra da eta modu honetara eratuta dago: beheko solairua, lehen solairua eta teilatu azpiko ganbara, azken honek kanpoko alderako leihorik ez duela. Alde banatan, dorre bana, pisu batekoak eta, beraz, egitura nagusia materialak: paretetan, harlangaitza eta, ateleiho inguruetan, izkinetan, inpostetan eta erlaitzean, harri landua. Zurez egindako lan ederrak ikus daitezke atean eta balkoietako barandetan, baita burdinazkoak ere balkoietako barandetan. Teilak arabiar motakoak dira.

Aurreko aldea da interesgarriena eta, bertan, oreka ezin hobea dago leihotarako hutsuneen banaketan. Banoak ardatzen bidez antolaturik daude: hiru egitura nagusian. eta, bana, dorretan. Egitura nagusiaren erdiko ardatza era honetara dago antolatuta: dinteldun atea, dintela erlaitz estu batez babestuta dagoela eta, ateburua eta atezangoak, molduraz dekoratuak; Otalora-Gebaratarren armarria, buruko. kasketaz tinbratua eta lanbrekinez eta kardinaz dekoratua. Ardatz honen inguruan daude antolaturik gainerakoak, simetria erabat gordeaz, kanporantz ateratako balkoiak solairu nagusian eta antepetxatuak dorreen goiko solairuan. Atzeko aldeak sartaldera jotzen du eta etxeari atxikitako beste eraikin bat du. Bertan, ate dintelatua eta tamaina ezberdinetako leihoak ditugu. Iparraldera jotzen duen aldea da itxiena eta, Hegoaldekoa, berriz, ordenatuagoa da.

Barruko aldean, ateondo zabala du beheko solairuan eta saloi handi bat solairu nagusian. Kanpoko aldean, sarrera nagusiaren aurrean harresian dago harri biribilez dekoratua. Harresiaren sarrera puntu erdiko arkua dugu, hau ere, harribolaz edertua.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa