Kimonen ostraka, Atenasko kargudunaren izena bertan.

Ostraka (grezieraz ὄστρακον ostrakon, plurala ὄστρακα, ostraka) bertan idazteko erabiltzen zen maskor edo zeramika zati bat da.

Arkeologiari dagokionez, margotzen edo idazten ikasteko erabiltzen ziren kareharrizko edo zeramikazko zatiak izendatzeko erabiltzen da ostraka hitza. Ostrakak oso ugariak dira eta informazio-iturri erabilgarriak izaten dira.

Greziako ostrakakAldatu

Atenasen, adibidez, hiritik bota nahi zuten politikariaren erbesteratzea biltzar batek erabakitzen zuen, eta biltzar horretako partaide bakoitzak zalantzan jarritako politikariaren izena zeramikazko zati batean (ostrakan) idazten zuen. Hortik dator ostrazismo hitza, aipaturiko erbesteratzea ebazteko erabiltzen zen prozedura, alegia. Nahikoa zen hiritar kopuru batek hala erabakitzea.

Egiptoko ostrakakAldatu

Antzinako Egipton, hitz hori eskriba batek edo eskriba-ikasle batek marraztu edo idazten zuen kareharri edo zeramikazko zatiak izendatzeko erabiltzen zen. Papiroa nahiko garestia zenez, ez zen sekula erabiltzen ofizialak ez ziren ohar, marrazki adierazgarri edo satiriko, eta are gutxiago, hieroglifoen idazkera ikasteko.

Greko-erromatar Egiptorentzat, papirologia, papiroetan ez ezik, ostraketan ere ageri diren latindar, greziar eta demotikoar testuak aztertzen dituen zientzia da.

GaleriaAldatu

Kanpo-estekakAldatu