Lotsaizuna (eleberria)
Lotsaizuna (jatorrizko izenburua ingelesez: Disgrace) John Maxwell Coetzee idazle hegoafrikarrak argitaratutako zortzigarren eleberria da, jatorriz ingelesez idatzitakoa eta euskaratuta ere dagoena.
Lotsaizuna | |
---|---|
Datuak | |
Idazlea | John Maxwell Coetzee (1999) |
Argitaratze-data | 1999ko uztailaren 1a |
Generoa | Eleberria |
Jatorrizko izenburua | Disgrace |
Argitaletxea | Harvill Secker (en) ![]() |
Herrialdea | ![]() |
Orrialdeak | 218 |
ISBN | 0-436-20489-4 |
OCLC | 43554616 |
Euskaraz | |
Izenburua | Lotsaizuna |
Itzultzailea | Oskar Arana |
Argitaratze-data | 2004 |
Orrialdeak | 284 |
ISBN | 84-9783-192-5 |
Halaber, izen bereko filma zinemaratu zuten 2008an, John Malkovichek pertsonaia nagusiarena egiten duena.
Haria
aldatuLiteratura irakasle bat ikasle gazte batekin sexu harremanetan ibili ondoren, salaketa jaso eta unibertsitatetik bota dute. Mendi aldera doa hiria atzean utzita eta han zaintzaile beltz batekin bizi den bere alabarekin bat egiten du. Etxaldean eraso bat jasango dituzte alabak eta aitak gazte beltz batzuek egindakoa eta horrek aztarna mingarria utziz gain beldurra eurengan eta liskarra euren artean sortuko ditu. Apartheid osteko gizarte hegoafrikarraren zati baten isla da lan hau.