Orion nebulosa

Oriongo Nebulosa» orritik birbideratua)
Artikulu hau nebulosari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Orion».

Orion nebulosa[1] (baita Messier 42, M42 edo NGC 1976 izendatua ere) Esne Bidean dagoen nebulosa bat da, Orion konstelazioan dagoen Orionen gerrikoaren hegoaldean[oh 1]. Gaueko zeruan begi-hutsez ikus daiteke, nebulosa distiratsuenetako bat da. M42 Lurretik 1.344 ± 20 argi urtera dago[2][3], gertuen dagoen izarren sorrera gunea. Kalkuluen arabera, alderik alde 24 argi-urte ditu. Bere barruko masa Eguzkiarena baino 2.000 aldiz handiagoa da. Testu zaharretan ere agertzen da, askotan "Oriongo Nebula Handia" bezala.

Orion nebulosa
Orion Nebula - Hubble 2006 mosaic 18000.jpg
Behaketa
Distantzia Lurretik 1.345 ly eta 0,5 kpc
Itxurazko magnitudea (V) 4
Gorputz-gurasoa Orionen beso
Aurkitzailea Nicolas-Claude Fabri de Peiresc Itzuli
Aurkikuntza-data 1610eko azaroaren 26a
Konstelazioa Orion
Abiadura erradiala 27,8 km/s
Izendapenak

Oriongo Nebulosa gaueko zeruan gehien ikusi eta argazki gehien izan dituen objektuen artean dago, eta ikerketa ugari egiten dira bere inguruan. Nebulosa honi esker izarrak eta sistema planetarioak nola sortzen diren ezagutu ahal izan da, gas eta hautsezko hodeien kondentsazioz. Astronomoek zuzenean ikusi dituzte disko protoplanetarioak, nano marroiak, gasaren turbulentzia masiboak eta inguruko izar handien fotoionizazio prozesuak.

OharrakAldatu

  1. Ipar hemisferioaren latitude ertainetan nebulosa gerrikoaren azpian ikusten da. Hego hemisferioan, bere gainetik.

ErreferentziakAldatu

  1. 173. araua Euskaltzaindia.
  2. (Ingelesez) Hirota, Tomoya; Bushimata, Takeshi; Choi, Yoon Kyung; Honma, Mareki; Imai, Hiroshi; Iwadate, Kenzaburo; Jike, Takaaki; Kameno, Seiji et al. (2007-10-25) «Distance to Orion KL Measured with VERA» Publications of the Astronomical Society of Japan (5): 897–903 doi:10.1093/pasj/59.5.897 ISSN 0004-6264 . Noiz kontsultatua: 2018-10-22.
  3. (Ingelesez) Reid, M. J.; Menten, K. M.; Zheng, X. W.; Brunthaler, A.; Moscadelli, L.; Xu, Y.; Zhang, B.; Sato, M. et al. (2009-06-30) «TRIGONOMETRIC PARALLAXES OF MASSIVE STAR-FORMING REGIONS. VI. GALACTIC STRUCTURE, FUNDAMENTAL PARAMETERS, AND NONCIRCULAR MOTIONS» The Astrophysical Journal (1): 137–148 doi:10.1088/0004-637X/700/1/137 ISSN 0004-637X . Noiz kontsultatua: 2018-10-22.

Kanpo estekakAldatu

Nebulosak
Aintzira Nebulosa | Armiarma Gorriaren Nebulosa | Arranoaren Nebulosa | Arrautzaren Nebulosa | Eskimalaren Nebulosa | Espirografoaren Nebulosa | Eraztunaren nebulosa | Harea-erlojuaren Nebulosa | Helize Nebulosa | Hontzaren Nebulosa | Inurriaren Nebulosa | Katu-begia Nebulosa | Karramarroaren Nebulosa | Oinatzaren Nebulosa | Omega Nebulosa | Oriongo Nebulosa | Pikuaren Nebulosa | Halteraren nebulosa | Pisu Txikiaren Nebulosa | Karinaren nebulosa | Saturno Nebulosa | Trifida Nebulosa | Zorroztada Bikien Nebulosa

Koordenatuak:   05h 35m 17.3s, −05° 23′ 28″


  Artikulu hau astronomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.