Disko protoplanetario

Disko protoplanetario bat, orohar, T Tauri motako izar baten inguruan dagoen materialezko disko zirkumestelar bat da. Batzuetan, proplyds laburduraz ere ezagutzen dira, disko hauetan, planetak eratzera daramaten prozesu fisikoak gertatzen baitira. Disko protoplanetarioak, izar gazteen inguruan dauden akrezio diskoak dira, funtsezkoak izarraren eta balizko planeta-sistema baten eraketa ulertzeko.

Disko protoplanetario baten irudi artistikoa

Behaketa aldatu

Diskoak, zuzenean ikus daitezke material lainotsu bezala uhin luzera zehatz batzuetan, edo erdiko izarraren infragorri igorpenean gehiegitasun bat bezala. Bere tamaina, zenbait ehunka unitate astronomikokoak izaten ohi da, 1000 unitate astronomikoko erradioa izatera ere iris daitekeelarik. Bere erdialdeko guneek, oso tenperatura altuak izan ditzakete, erdiko izarrak eta akrezio prozesuek berotuak. Disko protoplanetario gazteenek, batzuetan, zurruztada polarrekin batera egoten dira, nondik erdiko izarrerantz jariatzen den material zati batek ihes egiten duen.

Eraketa aldatu

 

Diskoak, erdiko izarra eratzen duten izar eraketa prozesu berean eratzen dira. Protoizar bat, tamaina, masa edo dentsitate baldintza kritiko batzuetara heltzean bere grabitate propioagatik zatitako hidrogeno molekularrez nagusiki osatutako hodei molekular batetik datorren material kondentsazioagatik eratzen da. Kolapsoan, zatitutako hodeia uzkurtu egiten da, bere dentsitatea handituz eta, bere erdian, protoizar bat eratuz. Hala ere, kanpoko materiala, sistemaren momentu angeluarra mantentzera behartua, ez da zuzenean erdiko gorputzaren gainera erortzen, baizik eta bere errotazioarekin loturiko indar zentripetoak eusten duela. Errotazioak, kanpo materiala, sistemaren errotazio ardatzarekiko perpendikularra den disko eran hedatutako gune batetara erortzea eragiten du. Kolapso denbora bereizgarriak, 100.000 urte ingurukoak dira, eta eratutako diskoak, milioi 1 eta 10 milioi urte bitartean mantendu daitezke. Diskoaren materiala, erdiko izarrak motelki akreziotzen du, kanpo materiala, motelki, distantzia handiagoetara barreiatzen den bitartean, momentu angeluarra mantenduz. Orain arte aurkitutako disko protoplanetariorik zaharrenak 25 milioi urte izan ditzake,

Bigarren mailako disko zirkumestelarrak aldatu

 
AU Microscopii sistemaren inguruko hautsezko bigarren diskoa

Disko protoplanetarioetan, planeta-sistemak eratzen dira. Kanpo material hotza, euren artean, elkartuz eta geroz eta gorputz handiagoak eratuz elkarreragin dezaketen izotz aleetan kondentsatzen da, gertuko beste gorputz batzuen orbitetan grabitatearekin eragiteko haina masa lortu arte. Gorputz hauek, planetesimal izena jasotzen dute. Izar sistemaren barne guneetan, tenperaturak, izotza kondentsatzea eragozteko bezain altuak dira, baina prozesu berberek eragiten dute material errefraktarioengan, lurruntze tenperatura askoz altuagoekin. Planetesimalen arteko talken ondorioz, elkarren suntsipena edo gorputz handiagoen eraketa gerta daiteke, protoplanetak eratu arte. Baina, suntsipenezko talkek, izarra, gasik gabekoa den eta ehunka milioika urtez mantendu daitekeen bigarren disko batez inguratzen duen hauts kopuru handiak eragiten dituzte.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu