Oriamendiko Martxa
Oriamendiko Martxa karlismoaren ereserkia da. Izena 1837an izen bereko mendian egindako gudutik datorkio. Kondairak dio karlistek, liberalak menderatu eta gero, haien kanpamenduan Britainiar Legio Laguntzailearen musikagile batek egindako eta donostiar liberal batek moldatutako partitura topatu zutela, eta karlistek berek hitzak emango zizkiotela.
Oriamendiko Martxa | |
---|---|
Fitxategi:Triple Himno.ogg | |
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1837 |
Izenburua | Oriamendiko Soñuba |
Honen izena darama | Oriamendiko gudua |
Ezaugarriak | |
Hizkuntza | euskara |
Egile-eskubideak | jabetza publiko |
Jatorrizko hitzak gipuzkeraz zeuden, eta hauek ziren:[1]
« |
Gora Jainko maite maitea |
» |
Gero, Silvano Cervantesek musika berriz moldatu zizkion, eta Ignacio Baleztena Azkaratek hitzak aldatu:
« |
Por Dios, por la patria y el Rey Lucharemos todos juntos Cueste lo que cueste Por Dios, por la patria y el Rey |
» |
Espainiako Gerra Zibilean erreketeen ereserki bilakatu zen eta 1937ko otsailaren 27an Francisco Francok Falange Españolaren Cara al sol eta José María Pemánek idatzitako Errege Martxa abestiekin batera, abesti nazional izendatu zuen. Hala ere hitzak berriro aldatu zituen monarkiarekin lotura ez izateko. Hain zuzen ere zati hau:
« |
Venga el rey de España |
» |
Zati honekin aldatu zuten:
« |
Que los boinas rojas |
» |
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Gaztelaniaz) Ainhoa Arozamena Ayala: «Marcha de Oriamendi», Auñamendi Eusko Entziklopedia.