Olinpia
Olinpia1![]() | |
Olinpiako Zeusen templuaren hondakinak. | |
Mota | Kulturala |
Irizpideak | i, ii, iii, iv, vi |
Erreferentzia | 517 |
Kokalekua | ![]() |
Eskualdea2 | Europa eta Ipar Amerika |
Izen ematea | 1989 (XIII. bilkura) |
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua) 2 UNESCOren sailkapena |
Olinpia[1] (grezieraz Ολυμπία) Antzinako Greziako Elis barrutian zegoen santutegi bat izan zen. Kronio mendiaren oinean eta Alfeo ibaiaren ertzean kokatzen zen. Bere ospea antzinaroan bertan Olinpiar Jokoak ospatzeari zor dio.
Bestalde, Olinpia greziar munduko erlijio gune garrantzitsua izan zen, hirian santutegiaz gain Munduko Zazpi Mirarietako bat zen Olinpiako Zeusen Estatua ere kokatzen baitzen.
HistoriaAldatu
Olinpiar JokoakAldatu
Lehenbizikoak Olinpiar Jokoak K.a. 776. urtean ospatu ziren, azkenekoak aldiz 394. urtean, Teodosio I.a Handiaren ustez antzinako paganismoarekin lotura zutelakoan debekatu egin zituenean. Denera, aro hartan 1.169 urtez ospatu ziren.
OndorenAldatu
Barbaroen Inbasioek hiria arpilatu zituzten, ondorioz herrixka gisa biziraun zuen. Azkenean bertako biztanleek herrixka hustu eta Alfeo ibaiko alubioiek lurperatu zuten arte.
1829. urtean frantziar espedizio batek toki honetan indusketak hasi zituen, XIX. mendearen amaieran alemaniar espedizioak betebehar horretan jarraitu zuen, azken hauek Praxiteles eskultoreak eginiko Hermes jainkoaren estatua topatu zutelarik. XX. mendearen erdialdera estadioa lurpetik atera zuten.
IruditegiaAldatu
ErreferentziakAldatu
- ↑ Euskaltzaindia (2006-1-27) Antzinateko hirien euskarazko izenak.
Kanpo estekakAldatu
- Olinpiari buruzko webgunea (Ingelesez)