Imperator rhodopurpureus
Imperator rhodopurpureus Boletaceae familiako onddoa da. Espezie hau udatik udazken erdira arte ateratzen da hostozabalen basoetan, batez ere pagadi, harizti eta artadietan.[1] Toxikoa.
Imperator rhodopurpureus | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Boletales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Boletaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Imperator | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Imperator rhodopurpureus Assyov, Bellanger, Bertéa, Courtec., Koller, Loizides, G. Marques, J. A. Muñoz, Oppicelli, D. Puddu, F. Rich., P-A. Moreau, 2015
| |||||||||||||||||||||||||||
Basionimoa | Boletus rhodopurpureus | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Sinonimoak: Boletus rhodopurpureus, Suillellus rhodopurpureus, Boletus purpureus.
Deskribapena
aldatuKapela: 5 eta 16 (18) cm. arteko diametrokoa. Lehenengo globo formakoa, gero hemisferikoa eta azkenik, erdi lauarekin ganbila. Ertza soberakinekin, makurretik laura eta irregularki uhindua. Azala iletsua baina berehala ile gabe eta lehor geratzen dena, baina zerbait likatsua eguraldi hezean. Kolore gorrixkakoa motelagoa edo biziago edo purpura-ardotsukoa orban beltzaranekin, ukitzean urdindu egiten da.
Tutuak: Banangarriak, libretik eskotatura eta hori-ezti kolorekoak.
Orri libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak, baina ukitzen ez diotenak.
Orri eskotatuak: Oinera iritsi baino lehentxeago eskote txiki bat duten orriak.
Poroak: Txikiak, biribilduak, laranja-gorrixkak eta gero gorri-odol-purpura kolorekoak, batez ere oinaren inguruan, urdin beltzez zikinduaz ukitzean.
Hanka: Gizena, sabelduna, gero zilindriko-erraboilduna, 5-12 x 2-6 cm-koa; hondo horixka du eta sare gorriz estalira dago.
Haragia: Horixka, baina azalpean tonu gorrixka du, eta oinarriaren zinta txiki batean ere bai, harroa kapelan eta zuntzezkoa oinean, ebakitzean gogor egiten du urdin ilunera; fruta usainekoa eta zapore gozoegikoa.[2]
Etimologia: Boletus terminoaren etimologia eztabaidagarria da.
Toxikotasuna
aldatuToxikoa. Nahasmendu gastrointestinalak sortzen ditu.[3]
Nahasketa arriskua
aldatuBoletus rodhoxanthus bezalako poro gorridun espeziekin nahas daiteke, hori dela eta, biltzaile ez oso trebeari gomendatzen zaio talde horretatik ezaugarri nahastezinak dituen Boletus erythropus bikaina bakarrik kontsumitzea.
Sasoia eta lekua
aldatuHostozabal basoetan agertzen den espezie berozalea.
Banaketa eremua
aldatuEuropa eta Errusia.[4]
Galeria
aldatuErreferentziak
aldatu- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 156 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 38 or. ISBN 282-0865-4..
- ↑ Imperator rhodopurpureus: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.