Ollargan
Ollargan Arrigorriagako auzoa da, Bilbo eta Basauriko mugan dagoena. Bertan 3.000 pertsona inguru bizi dira. Arrigorriagako auzoa izan arren, Bilboko Abusu auzoari lotuta dago, Arrigorriagako erdigunetik 5 bat kilometrotara baitago. Hortaz, askok Bilboko auzotzat daukate Ollargan.
Ollargan | |
---|---|
Euskal Herria | |
Kokapena | |
Herrialdea | Bizkaia |
Udalerria | Arrigorriaga |
Administrazioa | |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°14′39″N 2°54′52″W / 43.24417°N 2.91444°W |
Santa Isabel eta Olatxu auzuneak bereizi daitezke Ollarganen barruan.
Demografia eta biztanleria
aldatu2000 | 2001 | 2002 | 2003 | 2004 | 2005 | 2006 | 2007 |
---|---|---|---|---|---|---|---|
730 | 719 | 711 | 704 | 645 | 619 | 603 | 608 |
Garriobideak
aldatuTrena
aldatuADIFen trenbideak auzoa zeharkatzen du, bidaiarientzako zein zama garraiorako zerbitzuak ustiatzen direla.
Bidaiarientzako zerbitzuari dagokionez, Renfeko Aldirien C-3 lineari dagokion Ollargango geltokia dago.
Autobusa
aldatuBilbobus zerbitzuaren 50. lineak auzoa eta Bilbo lotzen ditu.
Montefuerte
aldatuMontefuerte Ollargan eta Basauri artean dagoen parkearen izena da, Malmasin mendiaren magalean kokatutakoa.
Zubietxe
aldatuZubietxe Mariaren Konpainiak sortutako elkartea, gizarte auziekin lan egiten duena, hala droga menpekotasuna nola immigrazioa nagusiki.
Kanpo estekak
aldatu- Montefuerte parkeaz Euskadi.net webgunean[Betiko hautsitako esteka]
- (Gaztelaniaz) Zubietxe elkartearen webgunea
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |