Yvonne Loriod (1924ko urtarrilaren 20a - 2010eko maiatzaren 17a) pianista frantsesa izan zen.

Yvonne Loriod

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakYvonne Louise Georgette Loriod
JaiotzaHouilles1924ko urtarrilaren 20a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaSaint-Denis2010eko maiatzaren 18a (86 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Olivier Messiaen  (1961 -
Haurrideak
Hezkuntza
HeziketaParisko Kontserbatorioa
Hizkuntzakfrantsesa
Irakaslea(k)Lazare Lévy (en) Itzuli
Marcel Ciampi (en) Itzuli
Darius Milhaud
Olivier Messiaen
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakpiano-jotzailea, musikagilea, musika-irakaslea eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Hochschule für Musik Karlsruhe (en) Itzuli  (1958 -
Parisko Kontserbatorioa  (1967 -  1989)
Jasotako sariak
KidetzaBavariako Arte Ederren Akademka
Genero artistikoamusika klasikoa
Musika instrumentuapianoa

Musicbrainz: 755f2d93-e9bb-4dbd-841c-9e8e639d4edf Discogs: 502823 Allmusic: mn0002182019 Find a Grave: 52530185 Edit the value on Wikidata

Biografia

aldatu

Houillesen jaio zen, Parisetik gertu. 6 urterekin hasi zituen piano ikasketak. Txikia zenetik ordaindutako kontzertuak emateko aukera izan zuen Madame Nelly Eminger-Sivade bere amabitxi eta irakaslearen etxean; horietako bakoitzean obra klasiko bat, erromantiko bat eta garaikide bat interpretatzen zituen. 14 urte bete baino lehen, bere errepertorioan Mozarten kontzertu guztiak, Beethovenen sonata guztiak, Klabe ondo tenplatu osoa eta ikasketetarako ohikoak ziren klasikoak eta erromantikoak biltzen zituen.

Bere irakasleak Lazare Levy, Marcel Ciampi, Simone Caussade, Joseph Calvet, C. Estyle eta gero Olivier Messiaen eta Darius Milhaud izan ziren; azken honekin aurrerago ezkondu zen. Bere tutoretzapean Claude Debussyren, Maurice Ravelen eta beste gareikideen piano lanak gehitu zituen bere errepertorioan.

Olivier Messiaenek bere teknika liluragarria eta mota guztietako musika interpretatzeko memoria zoragarria aitortu zituen. Bere orkestra-lanen piano zati ia guztiak berari eskaini zizkion. 1961ean ezkondu ziren, Messiaenen bigarren emazte bihurtuz.

25 urte eman zituen pianoa Pariseko Musika Kontserbatorioan, eta zazpi aldiz jaso zuen saria. Pianoaren teknika, harmonia, kontrapuntua, fuga, konposizioa eta orkestrazioa erabat menperatuta, Messiaenen partiturak ikustera irakurri eta Messiaen-en Saint François d'Assise operako ahots-atalak biltzera etorri zen.

Bere arreba Jeanne Loriod zen, Martenot Uhinen lehen interpretetako bat.

Berari zor zaio, Heinz Holliger eta George Benjaminekinbatera, Messiaenek osatu gabe utzi zuen Concert à Quatre amaitzea eta baita Traité de rythme, de couleur et d'ornithologie-ren edizioa ere, zazpi liburukiko eta lau mila orritik gorakoa, senarrak berrogei urte baino gehiagoz landu zuena.

Gainera, erreferentziatzat jotzen diren Pierre Boulez-en piano-lanen eta batez ere Olivier Messiaen-en grabazioengatik nabarmendu da.

Kanpo estekak

aldatu