Ireki menu nagusia

Kirol ibilbideaAldatu

Bere jaioterriko Karlsruher SC taldean egin zuen debuta 1987an. Alexander Famullaren ordezkoa izan zen baina 1990an titularra bihurtu zuen Winfried Schäferrek. Bere eskutik Karlsruhek Bundesligaren goiko mailako postuak eskuratu zituen. Emaitzarik onena UEFA Kopan izan zuen, estraineko denboraldian, 1993-94ean final aurrekoetara iritsiz. Bereziki gogoangarria izan zen Valencia CF-ri sarturiko 7-0a.

Denboraldi bikaina egin zuela kontutan harturik FC Bayern Münchenek fitxatu zuen eta bere kirol ibilbideko aro onena hasi zen. Alemanian zortzi Bundesliga eta sei kopa irabazi zituen, Europan Txapeldunen Liga bat eta UEFA Kopa bat, eta honetaz gain Kontinente arteko Kopa ere irabazi zuen.

1994ean Alemaniako Selekzioarekin egin zuen debuta eta 1996an lorturiko Europako Futbol Txapelketa eta Munduko Futbol Txapelketako bigarren (2002) postua dira emaitza aipagarrienak.

PalmaresaAldatu

FC Bayern MünchenekinAldatu

Alemanian:

Nazioartean:

Alemaniako SelekzioarekinAldatu

Kanpo loturakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Oliver Kahn