Enpresen Zuzendaritza eta Kudeaketa Masterra

Enpresen Zuzendaritza eta Kudeaketa Masterra[1] edo Enpresa Administrazioko Masterra[2], MBA siglez ere ezaguna (Master of Business Administration ingelesezko izenetik), enpresen administrazio eta zuzendaritzako graduondoko programa akademikoa da.

Oro har, MBA baten lehen urtean, enpresaren testuingurua eta enpresaren eginkizun operatiboak ezagutzen trebatzen dute ikaslea. Bigarren urtea espezializatuagoa da eta zuzendaritza-trebetasunetan bustitzea da helburua. Formakuntzaren horretan, lehentasuna ematen zaio enpresa-kudeaketako erronkak gainditzeari, barne-komunikazio, lidergo-gaitasun eta goi-zuzendaritza moduan.

MBA baten formatuan aldaketak daude iraupenari, edukiari eta ikasteko metodoari dagokienez. Iraupena urtebetetik hiru urtera bitartekoa izan daiteke, eta Executive MBA izeneko modalitate bat dago, esperientzia profesional handiagoa duten pertsonentzat, zeinean ohikoan formakuntza lanarekin bateratu daitekeen.

MBA programa askok arlo batean espezializatzeko edo kontzentratzeko aukera ematen dute, hala nola finantzak, marketina, logistika, giza baliabideak, eta abar.

2022 bitartean, ez da euskarazko MBArik eskaini inon, horretarako planak aipatu izan diren arren[2].

Erreferentziak

aldatu
  1. «Executive MBA - Enpresen Zuzendaritza eta Kudeaketa Masterra - Enpresa Institutua - Instituto de Economía Aplicada a la Empresa - UPV/EHU» Enpresa Institutua - Instituto de Economía Aplicada a la Empresa (Noiz kontsultatua: 2022-10-24).
  2. a b «MBA bat euskaraz?» Enpresa Bidea (Noiz kontsultatua: 2022-10-24).

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu