Olena Kostevytx

ukrainar kirol-tiratzailea

Olena Dmytrivna Kostevytx (ukraineraz: Олена Дмитрівна Костевич; Khabarovsk, Errusiako SESF, SESB, 1985eko apirilaren 14a) ukrainar tiratzailea da.[1] Hainbat Tiro Txapelketa irabazi ditu. Horien artean, bi Munduko Tiro Txapelketa (2002an 10 metro aire pistolarekin eta 2018an 25 metro aire pistolarekin), baita hiru Europako Tiro Txapelketa (2015ean eta 2016an 10 metro aire pistolarekin eta 2019an 10 metro aire pistolarekin talde mistoan).

Olena Kostevytx

Bizitza
JaiotzaKhabarovsk1985eko apirilaren 14a (39 urte)
Herrialdea Ukraina
Hezkuntza
HeziketaChernihiv Polytechnic National University (en) Itzuli 2005)
Jarduerak
Jarduerakkirol-tiratzailea
Pisua53 kilogramo
Altuera162 zentimetro
Jasotako sariak

Udako Olinpiar Jokoetan aritu da eta hainbat domina bereganatu izan ditu. Emakumezkoen 10 metroko aire pistola tiro lehiaketaren txapeldun olinpikoa izan zen 2004ko Atenasko Olinpiar Jokoetan. 2012ko Londresko Olinpiar Jokoetan brontzezko domina bana irabazi zituen emakumezkoen 10 metroko eta 25 metroko aire pistola tiro lehiaketetan. 2020ko Tokioko Olinpiar Jokoetan talde mistoko 10 metroko aire pistola tiro lehiaketan brontzezko beste domina bat irabazi zuen Oleh Omeltxuk taldekidearekin.

Nazioarteko palmaresa

aldatu
Udako Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Kategoria
2004 Sidney   Australia   10 metro aire pistola
2012 Londres   Ingalaterra   10 metro aire pistola
2012 Londres   Ingalaterra   25 metro aire pistola
2020 Tokio   Japonia   10 metro aire pistola - Talde mistoan
Munduko Txapelketa
Urtea Lekua Domina Kategoria
2002 Lahti   Finlandia   10 metro aire pistola
2014 Granada   Espainia   10 metro aire pistola
2018 Changwon   Hego Korea   10 metro aire pistola
2018 Changwon   Hego Korea   Aire pistola talde mistoan
Europako Txapelketa
Urtea Lekua Domina Kategoria
2003 Gothenburg   Suedia   10 metro aire pistola
2004 Győr   Hungaria   10 metro aire pistola
2011 Brescia   Italia   10 metro aire pistola
2012 Vierumäki   Finlandia   10 metro aire pistola
2013 Odense   Danimarka   10 metro aire pistola talde mistoan
2013 Odense   Danimarka   10 metro aire pistola talde mistoan
2015 Arnhem   Herbehereak   10 metro aire pistola
2015 Maribor   Eslovenia   25 metro aire pistola
2016 Győr   Hungaria   10 metro aire pistola
2016 Győr   Hungaria   10 metro aire pistola talde mistoan
2017 Maribor   Eslovenia   10 metro aire pistola
2018 Győr   Hungaria   10 metro aire pistola talde mistroan
2019 Osijek   Kroazia   10 metro aire pistola talde mistroan

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu