Nuria Amat

bartzelonar irakaslea eta idazlea

Nuria Amat Noguera (Bartzelona, Katalunia 1950) bartzelonar irakaslea eta idazlea da, katalanez eta gazteleraz jarduten duena. Saiakera, poesia, kazetaritza eta antzerkia ere lantzen ditu. Bere lana ingelesera, frantsesera, italierara, hungariarrera, errumaniera, arabiera, portugesa, alemana, txekiera eta suediera itzuli da.[1]

Nuria Amat

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakNuria Amat Noguera
JaiotzaBartzelona, 1950 (73/74 urte)
Herrialdea Katalunia
Familia
Bikotekidea(k)
Anai-arrebak
Familia
Hezkuntza
HeziketaBartzelonako Unibertsitatea
Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa lizentzia, doktore : Philosophy and Humanities (en) Itzuli, Komunikazio zientziak
Hizkuntzakgaztelania
katalana
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakidazlea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaForo Babel
Genero artistikoanarrazioa
olerkigintza
saiakera
opinion journalism (en) Itzuli
nuriaamat.com

Biografia aldatu

Nuria Amat Noguera Bartzelonan jaio eta bertan bizi da. Kolonbia, Mexiko, Berlin, Paris eta Estatu Batuetan ere bizi izan da. Filosofia eta Letretan lizentziatu zen, eta Informazio Zientzietako doktoretza lortu zuen De la información al saber tesiarekin Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan.[2]

Lan ibilbidea aldatu

Irakasle aldatu

Dokumentazioko Zientzia eta Teknologietako ikasketak zuzendu ditu eta Bartzelonako Unibertsitateko Bibliotekonomia Eskolako irakaslea izan da. Estatuko eta atzerriko prentsan parte hartu du.

Idazle aldatu

Bere lehen argitalpenetatik, hala nola Pan de boda eleberria eta El ladrón de libros, Amor breve eta Monstruos izenburuko ipuinak, bere prosaren kalitateagatik nabarmendu zen. Literaturari buruz duen ikuspegia literatura-generoen mugetatik harantzagokoa da, eta 90eko hamarkadako obra aitzindarietan nabarmentzen da, hala nola Todos somos Kafka eta Viajar, berrargitaratu direnak. Bertan fikzioa, autobiografia eta metaliteratura konbinatu zituen, uneko literatura-joerei aurrea hartuz.[3] Pat’s Room antzezlanean, pertsonaiek elkarrizketak tartekatzen dituzte katalanez eta gaztelaniaz; lana Bartzelonako Beckett aretoan estreinatu zen 1997ko Grec Jaialdian.

Egun horretatik aurrera, La intimidad,[4] El país del alma[5] (Rómulo Gallegos 2001 Nazioarteko Eleberri-Sariaren finalista) eta Reina de América (Bartzelona Hiria 2002 Saria) nobelen argitalpenarekin batera, nazioarteko proiekzioari ekin zion.[6] Itzulpengintzako profesional handiek ingelesera, frantsesera, italierara, hungariarrera, errumaniarrera, arabiera, portugesera, txekierara, alemanera eta suediera egokitu dituzte bere lanak. Reina de América bertsio ingelesa (Queen Cocaine) 2007 Nazioarteko IMPAC Sarirako izendatu zuten. Ondoren Dejar que la vida llueva sobre mí eleberria argitaratu zuen.

Saiakeren artean, Letra herida, El libro mudo, Juan Rulfo idazle mexikarraren biografia berezia eta Escribir y callar nabarmentzen dira. Bere poesia-lanak Amor infiel eta Poemas impuros dira. 2008ko azaroan Julio Cortázar (Mexiko) katedran parte hartu zuen, Carlos Fuentesek eta Gabriel García Márquezek gonbidatuta. Han, literaturaren eta irakurketaren arteari buruzko ikastaro bat eman zuen, eta Escribir y callar saiakeraren zenbait gai landu zituen saio magistral batean.

2011ko otsailean, Ramon Llull de les Lletres Catalanes 2011 saria irabazi zuen, katalanez idatzitako lehen nobelarekin: Amor i guerra. Epaimahaikide lanetan aritu ziren Leonello Brandolini, Pere Gimferrer, Gabriel Janer Manila, Gemma Lienas, Damià Pons, Carles Pujol eta Carme Rierak Nuria Amaten maisutasuna nabarmendu zuten eleberriko pertsonaien eraikuntzan. 2011ko udazkenean, Planeta argitaletxeak Amor y Guerra nobela argitaratu zuen autorearen jatorrizko testuan, eta frantsesez: Un feu d´eté, Robert Laffont argitaletxeak.

2013ko urrian, Venezuelan Alejo Zuloaga Ordena jaso zuen,hango Valentziako Liburu Azokara irekitzeko hitzaldia eman aurretik. Aurretik jaso zuten Ordena hori, besteak beste, Fernando Savater, Carlos Monsivais, Antonio Gamoneda, Julio Ortega edo Antonio Skármetak.

Independentismo katalanaren aurka egindako iritziengatik nabarmendu da Espainiako eta Argentinako komunikabideetan. Kritikak bere literatura-lana goraipatu du: "El sanatorio (ED Libros, 2017): “Nuria Amaten El Sanatorio eleberria bikaina da eta Danilo Kis-en lanari ekarpen literario ezin hobea egiten dio. Zenbait orrik Jonathan Swift-en tradizioa gogorarazten dute"Pere Gimferrer.  

“Beharbada, gaurko Kataluniako kafkiar gako batzuk pixka bat ulertzeko, Nuria Amaten nobela irakurri beharko litzateke, oso modu esanguratsuko izenburua duena” – José Antonio Zarzalejos. El Confidencial.

Juan Goytisolok, uneko egileez galdetuta, zera esan zuen, eleberrigile onena Nuria Amat zela, nahiz eta "halako paternalismo matxista " batengatik "boikoteatua da". El País.

Lanak aldatu

Narratiba aldatu

  • Narciso y Armonía, 1982
  • El ladrón de libros, 1988
  • Amor Breve, 1990
  • Monstruos, 1991
  • Todos somos Kafka, 1993
  • Viajar es muy difícil, 1995
  • La intimidad, 1997
  • El país del alma, 1999
  • El siglo de las mujeres, 2000
  • Reina de América, 2001
  • Deja que la vida llueva sobre mí, 2007
  • Amor i guerra, 2011
  • Amor y Guerra. 2012
  • El sanatorio. 2016

Poesia aldatu

  • Pan de boda, 1979
  • Amor infiel, 2004
  • Poemas impuros, 2008

Saiakera aldatu

  • La Biblioteca, 1982
  • La biblioteca electrónica, 1989
  • De la información al saber, 1990
  • La documentación y sus tecnologías, 1994
  • El libro mudo, 1994
  • Letra herida, 1998
  • Juan Rulfo, 2003

Antzerkia aldatu

  • Pat's Room, Bartzelonako Beckett aretoan estreinatua, 1997

Sariak eta aintzatespenak aldatu

  • 2002 Bartzelona Saria, Reina de Amerikako lanarekin.
  • 2007 Nazioarteko IMPAC Sarirako izendatua
  • 2011 Ramon Llull eleberri-saria Amor i guerra lanarekin.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu