Fernando Fernández-Savater Martín (Donostia, Gipuzkoa, 1947ko ekainaren 21a) filosofoa da. Madrilen egin zituen Filosofia ikasketak. Madrilgo Unibertsitate Autonomoan egon zen irakasle, baina arazo politikoak zirela eta, handik egotzia izan zen. Garai hartan, frantses idazleen obrak (Bataille, Diderot eta Voltaire) itzultzetik bizi izan zen, eta prentsa idatzian (Cuadernos para el diálogo, Triunfo, Informaciones, Revista de Occidente eta abar) argitaratzen zituen artikuluetatik. Ondoren, UNEDen eta Euskal Herriko Unibertsitatean aritu da irakasle hainbat urtez. Gaur egun, Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean etika irakasle da.

Fernando Savater

katedradun

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakFernando Fernández-Savater Martín
JaiotzaDonostia1947ko ekainaren 21a (77 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaMadrilgo Complutense Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakprofessor of philosophy (en) Itzuli, aktibista, filosofoa, politikaria eta idazlea
Enplegatzailea(k)Madrilgo Unibertsitate Autonomoa
Euskal Herriko Unibertsitatea
Madrilgo Complutense Unibertsitatea
El País  2024ko urtarrilaren 22a)
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaateismoa
Alderdi politikoa Herritarrak
Alderdi Popularra
fernandosavater.com

Frankfurteko eskolaren jarraitzailea izan da, eta bere pentsamenduan Cioranen, Nietzscheren eta Schopenhauerren eraginei antzematen zaie. Savaterrenak dira, besteak beste: Ensayo sobre Cioran (1975), La infancia recuperada (1977), Panfleto contra el todo (1978), Política para Amador (1993), saiakerak. Bestalde, eleberriak ere idatzi ditu: Caronte aguarda (1981). Azken urteotan, irakaskuntza (Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean), liburu ugariren argitalpena eta ETAren aurkako militantzia sutsua tartekatu ditu.

Argitalpenei dagokienez, 1990eko hamarkadaren hasieran Ética para Amador (1992) eta Política para Amador (1993) liburuek arrakasta handia izan zuten, gehienbat gazteei zuzendutako liburuak izanik, idazkera ulerterrazez lantzen baitzituen etika eta politikari buruzko hainbat gai. Orduz geroztik ere maiz landu du erregistro hori bere saiakera eta filosofia lanetan. Saiakeraren eta filosofiaren alorrean, liburu hauek argitaratu ditu, besteak beste, azken urteotan: Filosofía y sexualidad (1993), Ética como amor propio (1995), Diccionario filosófico (1995), Idea de Nietzsche (1995), El contenido de la felicidad (1996), Así hablaba Nietzsche (1996), Instrucciones para olvidar el Quijote (1996), El valor de educar (1997), Apología del sofista (1997), Despierta y lee (1998), Hetorodoxias y contracultura (1999), Las preguntas de la vida (1999, Zilarrezko Euskadi saria), Las razones del antimilitarismo y otras razones (1999), Invitación a la ética (1999, Anagrama saria), La voluntad disculpada (1999), Idea de Nietzsche (2000), El dialecto de la vida (2002), Pensamientos arriesgados (2002), El contenido de la felicidad (2002), Ética y ciudadanía (2002), Etnomanía contra ciudadanía (2002), Los caminos para la libertad. Ética y educación (2002), El valor de elgir (2003), El gran fraude: sobre terrorismo, nacionalismo y ¿progresismo? (2002), Los diez mandamientos en el siglo XXI (2002), La libertad como destino (2002), El gran laberinto (2005), Los siete pecados capitales (2005), Así hablaba Nietzsche (2006), La vida eterna (2007), eta La aventura de pensar (2008). 2001. urtean Perdonen las molestias. Crónica de una batalla sin armas contra las armas liburua argitaratu zuen. Liburu horretan 1997-2000 urteetan Euskal Herriari buruz idatzitako hainbat artikulu bildu zituen. Eleberriak ere argitaratu ditu, hala nola La escuela de Platón (1991), El jardín de las dudas (1993), El juego de los caballos (1995), Diario de Job (1997), eta Caronte aguarda (2001).

2008an Planeta saria irabazi zuen La hermandad de la buena suerte izenburuko eleberriarekin. Haur eta gazteei zuzendutako lanei dagokienez, Malos y malditos (1996) eta A rienda suelta (2000) aipa daitezke.

Politika arloan, euskal nazionalismoaren aurkako jarrera sutsua erakutsi du azken urteotan, besteak beste Javier Sadabarekin eztabaida filosofiko handiak mantenduz. Hala ere, hasiera batean abertzaletasunetik gertuago ibili zen, Egin egunkari desagertuaren kolaboratzailea izan baitzen. 1997. urtean sortu zen Ermuko Foroaren eta, ondoren, Aski da! plataformaren kide, ETAren aurkako borrokan erabat nabarmendu da azken urteotan, eta abertzaletasunari ere gogor eraso dio bere agerpen publikoetan zein hainbat egunkari eta aldizkaritan argitaratutako artikuluetan.

2007ko maiatzean Fernando Savater, PSOEko eurodiputatu zen Rosa Diezekin batera, beste batzuen artean, Espainia mailako alderdi politiko berri bat sortzeko plataforma baten (Plataforma Pro izenekoa) bultzatzaile agertu zen. Horrela, Batasuna, Aurrerapena eta Demokrazia (UPyD) alderdiko kide eta sustatzaile da.

Claves aldizkariaren zuzendari da, eta 2000. urtean El País egunkariak ematen duen Ortega y Gasset saria eskuratu zuen; urte berean, Gregorio Ordóñez Fundazioak urtero eman ohi duen saria jaso zuen. Urte horretan bertan, Fernando Abril Martorell Konkordia saria jaso zuen, eta bera kide den ¡Basta Ya! mugimenduak Kontzientzia Askatasunaren aldeko Sajarov saria eskuratu zuen.

Erreferentziak

aldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Fernando Savater