Carlos Monsiváis
Carlos Monsiváis Aceves (Mexiko Hiria, Mexiko, 1938ko maiatzaren 4a - ib., 2010eko ekainaren 19a) mexikar idazlea izan zen. Mexikoko XX. mendeko gizartea, politika eta kultura ondoen aztertu dituen idazleetako bat izan da.
Carlos Monsiváis | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Mexiko Hiria, 1939ko maiatzaren 5a |
Herrialdea | Mexiko |
Heriotza | Mexiko Hiria, 2010eko ekainaren 19a (71 urte) |
Heriotza modua | : arnas gutxiegitasuna |
Hezkuntza | |
Heziketa | Faculty of Philosophy and Literature, UNAM (en) Harvard Unibertsitatea |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | zinema-kritikaria, kazetaria, gidoilaria, idazlea, literatura-kritikaria, telebista-aktorea eta filosofoa |
Jasotako sariak | |
Biografia
aldatuSalvador Novo poetaren ikasle izan zen, eta hark erakutsi zion gizartearen edozein alorretan barneratu ahal izateko behar zuen indarra eta sendotasuna bereganatzen.
1970eko hamarraldian bere herrialdeko iritzi sortzaile nagusietako bat izan zen, batez ere, Siempre! kultura gehigarrian egin zituen berrikuntzei esker. Gazte-gaztetatik Mexikoko kultura gehigarri eta aldizkari nagusietan parte hartu zuen. Monsiváisen lan gehienak aldizkarietan edo ahoz aho zabaldu dira. Bere kronikak hainbat liburutan bildu dira: Principios y potestades (1969, Printzipioak eta ahalmenak); Días de guardar (1971, Gordetzeko egunak), 1968ko ikasleen mugimenduari buruzkoa; Amor perdido (1976, Maitasun galdua), zinemako, sindikalismoko, politikako eta beste hainbat alorretako mitoei buruzkoa; Entrada libre, crónicas de la sociedad que se organiza (1987, Sarrera librea, antolatzen den gizartearen kronika); Escenas de pudor y liviandad (1988, Lotsa eta arinkeriazko eszenak); Los rituales del caos (1995, Kaosaren errituak); Nuevo catecismo de indios remisos (1982, Indiar makurren dotrina berria), Monsiváisen orain arteko kontaketa-lan bakarra; Salvador Novo. Lo marginal en el centro (2000); Aires de familia. Cultura y sociedad en América Latina (2000).
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Carlos Monsiváis |
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.