Niklaus Emil Wirth (Winterthur, 1934ko otsailaren 15a - 2024ko urtarrilaren 1a) 1970eko hamarkadan konputagailuak programatzeko metodologian ekarpen nabarmenak egin zituen informatikaria izan zen. Hainbat programazio-lengoaia diseinatu zituen, Pascal barne, eta software ingeniaritzako hainbat gai klasikotan aitzindari izan zen. 1984an Turing saria irabazi zuen, informatikarientzako sari bereizgarriena dena,[1] oso berritzaile ziren zenbait programazio-lengoaia garatzeagatik.[2]

Niklaus Wirth
Bizitza
JaiotzaWinterthur1934ko otsailaren 15a
Herrialdea Suitza
HeriotzaZürich2024ko urtarrilaren 1a (89 urte)
Hezkuntza
HeziketaETH Zürich 1959) Zientziatan graduatua
Laval Unibertsitatea 1960) Master of Science (en) Itzuli
Kaliforniako Unibertsitatea Berkeleyn 1963) Doktoretza
Tesi zuzendariaHarry Huskey
Edward Feigenbaum (en) Itzuli
Doktorego ikaslea(k)Martin Odersky (en) Itzuli
William Marshall McKeeman (en) Itzuli
Peter U. Schulthess (en) Itzuli
Edouard Marmier (en) Itzuli
Rudolf Schild (en) Itzuli
Michael Franz (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
alemana
Jarduerak
Jarduerakinformatikaria, ingeniaria, programatzailea, unibertsitateko irakaslea eta asmatzailea
Enplegatzailea(k)PARC (en) Itzuli
Zuricheko Unibertsitatea
Stanford Unibertsitatea
ETH Zürich  (1968 -  1999)
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
InfluentziakEdsger Dijkstra
KidetzaBerlin-Brandenburg Academy of Sciences and Humanities (en) Itzuli
German Academy of Science and Engineering (en) Itzuli
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Association for Computing Machinery
Academia Europaea (en) Itzuli
people.inf.ethz.ch…
IMDB: nm13219265 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Wirth Suitzako Winterthurren jaio zen 1934an. 1959an, Zientzien ingeniaritza elektronikoko ikasketak bukatu zituen. 1960an Zientzia Masterra (M.Sc.) lortu zuen Université Laval-en (Kanada). Ingeniaritza Elektrikoa eta Informatikako doktoregoa ere lortu zuen gero, 1963an, Berkeley-ko Kaliforniako Unibertsitatean, zuzendaria Harry Huskey informatikako aitzindariak izan zuela.

1963tik 1967ra, informatikako irakasle laguntzaile gisa aritu zen Stanford Unibertsitatean eta berriro Zuricheko Unibertsitatean. Ondoren, 1968an Informatikako irakasle gisa kontratatu zuten ETH Zurich-en. Urtebeteko bi sabatiko egin zituen Kaliforniako Xerox PARC-en (1976-1977 eta 1984–1985). 1999an erretiroa hartu zuen.

2004an, Informatikaren Historiako Museoaren lankide izendatu zuten "programazio-lengoaietan eta algoritmoetan lan seminalak egiteagatik, besteak beste lengoaia hauetan: Euler, Algol-W, Pascal, Modula eta Oberon".[3]

Programazio-lengoaiak aldatu

 
Niklaus Wirth, 1969

Wirth programazio-lengoaia hauen diseinatzaile nagusia izan zen: Euler, Algol W, Pascal,[4] Modula, Modula-2, Oberon, Oberon-2 eta Oberon-07. Gainera, Lilith eta Oberon sistema eragileak eta Lola hardware digital diseinatu eta simulatzeko sistema diseintau eta inplementatu zituzten taldeetako kide garrantzitsu bat izan zen. Association for Computing Machinery (ACM) erakundearen Turing sari ospetsua jaso zuen 1984an lengoaia horiek garatzeagatik, eta geroago 1994an ACM kide izendatu zuten.

Argitalpenak aldatu

Kathleen Jensen-ekin idatzi zuen The Pascal User Manual and Report liburua, 1970eko eta 1980ko hamarkadetan Estatu Batuetan eta Europan zehar lengoaia berriak sortzeko ahalegin ugariren oinarri izan zen. [5]

Programazioa irakasteko Program Development by Stepwise Refinement bere artikulua testu klasiko bat da software ingeniaritzan.[6] 1975ean Algorithms + Data Structures = Programs liburua(Algoritmoak + Datu-egiturak = Programak) idatzi zuen, eta errekonozimendu zabala lortu zuen.[7] Liburu horren berrikuspen garrantzitsua izan zen Algorithms + Data Structures liburu berria, 1985 eta 2004an argitaratu zena. Lehen edizioko adibideak Pascalez idatzi ziren. Geroagoko edizioetan, hurrenez hurren, Modula-2 eta Oberon lengoaiaz idatzitako adibideekin ordezkatu ziren.

Bere testuliburua, Programazio sistematikoa: sarrera bat, kodetzea baino zerbait gehiago egin nahi zuten ikasleentzako iturri oso egokia zen. Ezinbesteko irakurketa izan zen zenbaki-matematikaz interesatuta zeuden guztientzat.[8]

 
Niklaus Wirth-en sinadura

1992an Oberon OS sistema eragilearen dokumentazio osoa argitaratu zuen (Jürg Gutknecht-ekin batera).[9] Bigarren liburu bat ere atera zuen (Martin Reiser-ekin batera) programatzailearentzako gidaliburu gisa atera zena.[10]

Wirth-en legea aldatu

1995ean Wirth-en legea moduan ezaguna den esaera zabaldu zuen: Softwarea azkarrago moteltzen da hardwarea azkarrago bihurtzen dena baino. A Plea for Lean Software artikuluan argitaratu zuen hori 1995ean, Martin Reiser-i egozten dio.[11]

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) «dblp: ACM Turing Award Lectures» dblp.org (Noiz kontsultatua: 2019-10-29).
  2. «Niklaus E. Wirth - A.M. Turing Award Laureate» amturing.acm.org (Noiz kontsultatua: 2019-10-29).
  3. «Niklaus Wirth | Computer History Museum» www.computerhistory.org (Noiz kontsultatua: 2019-10-29).
  4. (Ingelesez) Petzold, Charles. (1996-09-09). «Programming Languages: Survivors and Wannabes» The New York Times ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2019-10-29).
  5. Jensen, Kathleen; Wirth, Niklaus. (1991). «Report» Pascal User Manual and Report (Springer New York): 141–201. ISBN 9780387976495. (Noiz kontsultatua: 2019-10-29).
  6. Wirth, Niklaus. (1978). «Program Development by Stepwise Refinement» Programming Methodology (Springer New York): 321–334. ISBN 9781461263173. (Noiz kontsultatua: 2019-10-29).
  7. Wirth, Niklaus. (1978). Algorithms + Data Structures = Programs. Prentice Hall PTR ISBN 9780130224187. (Noiz kontsultatua: 2019-10-29).
  8. Wirth, Niklaus. (1982). «Introduction» Programming in Modula-2 (Springer Berlin Heidelberg): 5–6. ISBN 9783642967191. (Noiz kontsultatua: 2019-10-29).
  9. N. Wirth and J. Gutknecht: Project Oberon – The Design of an Operating System and Compiler Addison-Wesley/ACM Press (1992) ISBN 0-201-54428-8. Out of print. Online version of a second edition.
  10. M. Reiser and N. Wirth: Programming in Oberon Addison-Wesley/ACM Press (1992) ISBN 0-201-56543-9. Out of print.
  11. Wirth, N.. (1995). «A plea for lean software» Computer 28 (2): 64–68.  doi:10.1109/2.348001. ISSN 0018-9162. (Noiz kontsultatua: 2019-10-29).

Kanpo-estekak aldatu