Ingeniaritza elektroniko
Ingeniaritza elektronikoa elektrizitatea, elektronika eta elektromagnetismoaren ikerketan eta aplikazioetan aritzen den esparru zientifiko-profesionala da. Zientziaren eta teknologiaren arteko eragina handitzeko jarrera ere hartzen du. Funtsezko helburua, hain zuzen, elektronika gailuen, zirkuituen eta sistema elektronikoen analisia egitea da.
Gaur egun, ingeniaritza elektronikoak ia aurrerapen teknologiko guztietan parte hartzen du. Horrez gain, beste ingeniaritza batzuen oinarrian dago, telekomunikazio edo informatikarenean, besteak beste. Fisikak eman ditzakeen arazoak aztertzen ditu nagusiki, erraztasun gehiagorekin datuen prozesaketa, transmisioa eta harrera ahalbidetuz.
Historia
aldatuElektronikaren agerpena hainbat gertaeren ondorioa izan bazen ere, horien artean garrantzitsuenetariko bat 1884. urtean Thomas Alba Edison-ek fenomeno termoionikoa aurkitzea izan zen. Gertaera honek lehen balbula elektronikoa (diodoa) eta baita ingeniaritza elektronikoaren jaiotza ekarri zuen. Gertakari garrantzitsuen zerrendarekin jarraituz, 1893an, Nikola Tesla-k irrati komunikazioaren lehen erakustaldi publikoa egin zuen eta, 1912an.
1907. urtean, Lee de Forest-ek (ikus irudia) bere hartzaile telegrafikoa hobetzen saiatzen ari zela, katodo eta anodoaren artean sareta bat gehitu zuen. Elementu berriak, triodo izena jaso zuen, eta elektronika modernoaren oinarria izan zen. Transistoreak eta barneko hainbat gailuen balbula elektronikoak zirkuitu elektronikoetan erabiltzen hasi zirenera arte denbora asko pasa zen. Transistorearekin, balbulen erabilera ia aplikazio elektroniko guztietara zabaldu zen, potentzia altuko eta goi-fidelitateko audio-aplikazioetara izan ezik. XX. mendeko 50. hamarkadaren amaieran, transistorearen aurkikuntzak iraultza ikaragarria eragin zuen elektronikan. Ondoren, gailu integratuak sortu ziren (txip-zirkuitu teknologia), hasiera batean transistore bipolarretan oinarrituta. Azkenik, elektronikan erabilitako materialetan (zilarra, silizioa, kobrea…) eta gailu erdieroaleko fabrikazio-prozesuetan (mikroelektronikan) lorturiko garapenak erraztu zuen integrazio-eskala altuagoak lortzea, baita malgutasun eta gailu elektronikoen aldakortasuna handitzea ere. Honek, erosten diren ekipamenduen kostua txikitzea eta sistema elektronikoko produktu-gamako eskala handitzea baimendu zuen.
Irtenbide profesionalak
aldatuGaur egun, gizakia elektronikan oinarritutako gizarte aurreratu batean bizi da. Jakin-mina, zientzia zehatzen inguruko interesa eta erronka teknologikoa uztartzen ditu Ingeniaritza Elektronikoko graduak, gizarteak dituen helburuak lortzeko. Ingeniari elektronikoek, besteak beste, prozesu industrialen kontrol, automatizazio eta sistema elektronikoen integrazioan egin ohi dute lan. Gainera, hainbat sektoreetan aurkitu daiteke lana: makina-erreminta, produktu industrialen ekoizpena, automozioa, aeronautika…
Ingeniaritza elektronikoko graduaren irtenbide profesionalak honako hauek dira:
- Ikerketa, garapen eta berrikuntza-zentroak.
- Sektore elektronikoko enpresak.
- Irakaskuntza (unibertsitatekoa eta ez-unibertsitatekoa).
- Administrazio publikoa.
- Aholkularitza-enpresa teknologikoak.
Elektronikaren esparruak
aldatuIngeniaritza elektronikoan graduatua dagoen pertsona orok esparru desberdin hauetan jarduteko ezagutzak eskuratzen ditu:
Potentziako elektronika
aldatuArlo honetan, intentsitatea potentzian transformatzea eta egokitzea da helburua, horrela aparatu elektriko eta elektronikoetan erabili ahal izateko. Adibidez, motor eta serboetan.
Elektronika digitala
aldatuSistema eta prozesuen automatizazio-beharrak ordenagailuak erabiltzea eskatzen du. Esparru honetan lan egiten duen ingeniari batek ordenagailu sareen, sistema-eragileen eta mikroprozesadore- eta mikroordenagailua-sistemen diseinuan egingo du lan.
Telekomunikazioak
aldatuKomunikatzeko helburuarekin egiten den distantzia luzeko informazio-transmisioa da telekomunikazioa. Arlo honi, gero eta garrantzi gehiago ematen ari zaio elektronikaren munduan, mugikorrak, telebistak eta bestelako gailuak gero eta garrantzitsuagoak baitira.
Osagaien ingeniaritza
aldatuElektrizitate eta elektronikako enpresa gehienak zirkuituen diseinuekin erlazionatuta daude. Prozesu honetan, oso garrantzitsua da ingeniaritza alorreko osagaiei buruzko ezagutza, horregatik, materialen arloa ere ingeniaritza elektronikoaren barnean dago.
Esparru honetako enpresetan funtzio batzuk bete behar dira:
- Osagaien diseinatzaileak aholkatu: horretarako ezagutza onak eduki behar dira, bai praktikoak, bai teorikoak.
- Arauak idatzi: Osagaia enpresara sartzen denetik muntaiara iristen denera arte jarraitu beharreko arauak.
- Osagaien aukeraketa.
Kanpo estekak
aldatu- Wikibertsitateak, ingeniaritzei buruzko ikaste-proiektuak ditu.
- Ingeniaritza elektronikoaren deskribapena eta irteera profesionalak:
http://www.mondragon.edu/eu/ikasketak/graduak/gradua-industria-elektronikakoingeniaritzan/[Betiko hautsitako esteka]
- Ingeniaritza elektronikoaren esparruak:
https://www.ehu.eus/eu/web/ztf-fct/ingenieria-electronica[Betiko hautsitako esteka] (Euskerazkoa osatze prozesuan dago).