Pascal (programazio lengoaia)
Pascal Niklaus Wirthek garatutako maila altuko programazio lengoaia bat da. Izena Blaise Pascal matematikariaren omenez jarri zion. Irakaskuntza helburu zuela sortu zuen, oinarrizko kontzeptuak erabiliz lengoaia sinple bat eginez. Horrela, unibertsitateetan ALGOL ordezkatu egin zuen. Gaur egun, programazio lengoaia erabilienen estandar bilakatu da.
Pascal (programazio lengoaia) | |
---|---|
Jatorria | |
Sorrera-urtea | 1970 |
Argitaratze-data | 1972 |
Honen izena darama | Blaise Pascal |
Ezaugarriak | |
Programazio paradigma | Programazio inperatibo eta programazio egituratu |
Media mota | text/x-pascal |
Deskribapena | |
Honen eragina jaso du | ALGOL, ALGOL 60, ALGOL W eta Simula |
Ekoizpena | |
Diseinatzailea | Niklaus Wirth |
Garatzailea | Niklaus Wirth |
Lehen bertsioa 1968an argitaratu zen eta lehen konpiladorea 1970ean.
Pascalen oinarritutako aldaerak ere baditugu, Delphi esate baterako, objektuei orientatutako bertsioa dugu hau. Ada eta Eiffel lengoaiek ere izan dute Pascalen eragina.
Sintaxia
aldatuKaixo mundua adibidea:
PROGRAM KaixoMundua(output);
BEGIN
WriteLn('Kaixo, mundua!')
END.