Nerea Ibarzabal

bizkaitar bertsolari eta kazetaria
Nerea Ibarzabal Salegi» orritik birbideratua)

Nerea Ibarzabal Salegi (Markina-Xemein, Bizkaia, 1994ko martxoaren 9a) bertsolaria, idazlea eta kazetaria da.[1] 2021eko Bizkaiko Bertsolari Txapelketako eta 2023ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketako txapelduna izan zen.[2] 2022an Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalean sartu zen.

Nerea Ibarzabal

(2019)
Bizitza
JaiotzaMarkina-Xemein1994ko martxoaren 9a (30 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakbertsolaria, kazetaria eta idazlea
Jasotako sariak

Twitter: ibarnere Literaturaren Zubitegia: 1075 Edit the value on Wikidata
Nerea Ibarzabal 2022ko Txapelketa Nagusiko finalaurrekoaren irabazle, Baionan.

2022ko irailean, bere lehen nobela kaleratu zuen: Bar Gloria (Susa Argitaletxea, 2022).[3]

Bizitza

aldatu

Lehenengo bost urteak Zumarragan eman zituen. Gero familia aldatu zen Markinara, baserri batera. ETB 1en Hitzetik hortzera saioa ikusiz, eta Lazkao Txikiren eta Pernando Amezketarraren marrazkiak ikusiz zaletu zen bertsolaritzara. Bere ama ere oso zalea izan da, bai eta amaren parteko familia guztia ere. Amarekin kotxean bertso-doinuak kantatuz eta elkarri puntuak jarriz hasi zen. Juanjo Respaldiza eta Iratxe Ibarrarekin jarraitu zuen Bertsozale Elkartean.[4]

Bere lehenengo saria jaso zuen 2012an Xabat Galletebeitiarekin Plazatik Gaztetxera sariketan. Geroago, 2013an Xenpelar saria[5] eta 2014an bertsolari gazteen Osinalde saria irabazi zituen.[6]

Ikasketaz kazetaria da, eta kolaborazioak egiten ditu hainbat hedabidetan: Bizkaiko Hitzan (2015-2019); Gaur 8n (2017-2019) eta 2019an Berrian (Bi Tarte atala, Txakur Gorriatik), Argian eta Euskadi Irratiko Faktoria saioan. Iritzi-emaile ibili izan da gehienbat.[7]

2016an Txakur Gorria sormen kolektiboa sortu zuen Mariñe Arbeo Astigarragarekin, Malen Amenabar Larrrañagarekin eta Ane Labaka Mayozekin. Autosorkuntza, autoedizio, autoekoizpenerako eratu duten sormen taldea da.[8] Hainbat argitalpen egiten dituzte eta gidoigintzan ere lan egiten dute: Hitzetik Hortzera (2018/2019, 2019/2020) ETB1en[9] eta Kartzela web serieko gidoigile taldean.

Nereak gidoigintzan Atera kontuak programan lan egin zuen 2018an ETB1en.[10]

2018an, Bizkaiko Bertsolari Txapelketan parte hartu zuen, eta bota zuen bertso bat birala bihurtu zen, Berri Txarrak taldearen abesti baten musika erabiltzeagatik.[11][12]

2021ean, Bizkaiko Bertsolari Txapelketa irabazi zuen eta Bilboko Miribilla kiroldegian, Jone Uriarekin jokatu zuen buruz-burukoa. Txapela jantzi ondoren, bertso hau kantatu zuen[13]:

«

Gure etxeko andre guztiak
nahi nituzke ohoratu
egoerarik gogorrenetan
ez direnak hondoratu
bizikideei, bertsokideei
bihotzetik bost olatu
badago nondik jasoa eta
badago zer geroratu
muga, kartzela, harresi, ibai...
galerak zelan kontatu
bideak libre
ta pertsonak zokoratu
baina itzarrik eusten gaituzten
ideia horiei oratu
hormak higatu daitezkeelako
ta arrakalak loratu

»


2023ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketan bigarrenez jarraian gailendu zen, Jone Uriarekin buruz burukoa jokatu ondoren.[14]

Literatura

aldatu

Literaturaren esparruan ere aritu da. 2022an Bar Gloria liburua argitaratu zuen, Susa argitaletxean. Jon Martinen kritikaren arabera, maisuki lotutako metaforak kateatzen ditu, herri bateko taberna bateko giroan[15].

Bertsolaritza

aldatu

Txapelketak

aldatu

Beste batzuk

aldatu
  • Akerbeltz gaztetxeko bertso saioa, taldeka:
    • 2013: Joseba Artza, Lander San Martin eta Nerea Ibarzabal.
    • 2014: Joseba Artza, Jokin Arbe eta Nerea Ibarzabal.

Sariak

aldatu

Nobela

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. Xenpelar Dokumentazio Zentroa. Nerea Ibarzabalen biografia bertsolaritzaren datu-basean. (Noiz kontsultatua: 2017ko irailaren 25ean).
  2. Bertsozale Elkartea. (2021-12-18). «Nerea Ibarzabal Bizkaiko Bertsolari Txapelketako txapeldun». (Noiz kontsultatua: 2021-12-18).
  3. a b Sarasola, Ainhoa. «'Bar Gloria' plazaratu du Nerea Ibarzabalek, bere lehen nobela» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-09-14).
  4. ««Hilean behin biltzen gara emakume bertsolariak, elkarri laguntzeko»» El Diario Vasco 2017-10-14 (Noiz kontsultatua: 2019-10-29).
  5. «Nerea Ibarzabalek irabazi du Xenpelar Saria» bertsoa.eus (Noiz kontsultatua: 2019-10-29).
  6. Nerea Ibarzabal markinarrak irabazi du 42. Osinalde Bertso Sariketa
  7. «“Lehenengoz sumatu dut faborito izatearen zama”. Deia, Noticias de Bizkaia» Deia (Noiz kontsultatua: 2019-10-29).
  8. «Nor gara?Txakur Gorria» www.txakurgorria.eus (Noiz kontsultatua: 2019-10-29).
  9. (Gaztelaniaz) «Esta tarde comienza la nueva temporada de 'Hitzetik Hortzera'» Euskal Irrati Telebista (Noiz kontsultatua: 2019-10-29).
  10. «'Atera Kontuak' eguneroko erreportaje saioa, astelehenetik ostiralera, ETB1en» Euskal Irrati Telebista (Noiz kontsultatua: 2019-10-29).
  11. «Ibarzabalek bertsoa eta Berri Txarraken abesti bat fusionatu ditu finalean» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2019-08-25).
  12. (Gaztelaniaz) «Nerea Ibarzabal fusiona el bertso con una canción de Berri Txarrak» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2019-10-29).
  13. «Txapeldunaren agurra. Nerea Ibarzabal.» bertsoa.eus (Noiz kontsultatua: 2024-03-02).
  14. SL, TAI GABE DIGITALA. (2023-12-16). «Nerea Ibarzabalek jantzi du bigarrenez Bizkaiko txapela» naiz: (Noiz kontsultatua: 2023-12-16).
  15. kritiken hemeroteka » Idi adarmotza. (Noiz kontsultatua: 2022-12-21).
  16. «Nerea Ibarzabal Bizkaiko Bertsolari Txapelketako txapeldun, Bilbao Arenan - Hernani» Kronika.eus (Noiz kontsultatua: 2024-06-24).
  17. «Nerea Ibarzabal barriro txapeldun Bizkaiko Bertsolari Txapelketan Bizkaia Irratia» Bizkaia Irratia 2023-12-16 (Noiz kontsultatua: 2024-06-24).
  18. «Finala — Bertsolari Txapelketa Nagusia 2022» www.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2024-06-24).
  19. «Nerea Ibarzabal markinarrak irabazi du 42. Osinalde Bertso Sariketa» El Diario Vasco 2013-04-09 (Noiz kontsultatua: 2024-06-24).
  20. «Nerea Ibarzabalek irabazi du Abra sariketa» Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza 2013-02-18 (Noiz kontsultatua: 2024-06-24).
  21. (Gaztelaniaz) RODRÍGUEZ, LUISMA. (2014-12-09). «La vizcaína Nerea Ibarzabal ganó ayer el XXII. Xenpelar Saria» El Diario Vasco (Noiz kontsultatua: 2024-06-24).
  22. «Erniarraitz Sariketa (7. 2014) - Aldizkakoa - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2024-06-24).
  23. «B-Lañon Sariketa (1. 2014. Gernika) - Aldizkakoa - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2024-06-24).
  24. «Nerea Ibarzabalek Mikel Laboa sariketa irabazi du» Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza 2015-01-21 (Noiz kontsultatua: 2024-06-24).
  25. «Udazkeneko Zapi Janztea (4. 2021. Zaldibia) - Aldizkakoa - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2024-03-02).
  26. «Zortziko Txiki Txapelketa (1. 2024. Amallo) - Aldizkakoa - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2024-06-25).
  27. «Nerea Ibarzabal 8ko Txikiko txapeldun Amallon» bizkaie.biz (Noiz kontsultatua: 2024-06-25).
  28. SL, TAI GABE DIGITALA. (2022-09-13). «Nerea Ibarzabalen ‘Bar Gloria’: Taberna barraren inguruan piztutako harremanak eta ametsak» naiz: (Noiz kontsultatua: 2022-09-14).
  29. Mikel, Reina(e)ko. (2022-09-13). «Nerea Ibarzabal markina-xemeindarrak 'Bar Gloria' bere lehen eleberria aurkeztu du» Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza (Noiz kontsultatua: 2022-09-14).

Kanpo estekak

aldatu