Hipodamo Miletokoa
Hipodamo Miletokoa edo soilik Hipodamo (grezieraz Ἱππόδαμος, Ippodamos) K.a. V. mendean bizi izan zen greziar hirigile eta arkitektoa zen. K.a. 460 eta 440 artean lan egin omen zuen aktiboki[1]. Berak egin zuen hainbat heleniar kolonietako hirien planeamendua. Esanguratsuena Egeo itsasoaren aurreko Miletoko hiri-plan berria izan zen, egungo Turkian.
Hipodamo Miletokoa | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Mileto, K.a. 498 |
Herrialdea | Mileto Antzinako Atenas |
Heriotza | K.a. 408 (89/90 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | antzinako greziera |
Jarduerak | |
Jarduerak | arkitektoa, hirigilea eta matematikaria |
Ordena eta erregulartasuna uztartu zituen, ordura arteko hirietan ez bezala, gerora plan edo trazadura hipodamikoa deituko dena. Aristoteleren arabera, Hippodamo hiri planeamenduaren artearen sortzailea da, eta 10.000 hiritarrentzako hiria diseinatu zuen. Hiria hiru klase sozialetan banatzen zuen (soldaduak, artisauak eta senarrak); lurra ere beste hirutan (sakratua, publikoa eta pribatua).
Ortogonalki gurutzatzen ziren kale zabalen hiri planeamendua proposatu zuen lehenengotzat hartua da Hipodamo. Berak sortutako kale sareari, sare edo bilbe hipodamikoa deitzen zaio.
Miletokoaz gain, beste hainbat hiri helenistikoren zabalguneek ere eredu bera jarraituko zuten ondoren, besteak beste, Olintok edo Prienek. Sare hipodamikoak, halaber, jarraitutasuna eduki izan zuen erromatarren zenturiazioaren bidez.
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Gaztelaniaz) Aproximación al urbanismo griego (José Miguel Muñoz)
- ↑ Aristoteles. Cit in Morris, AEJ (2010): Hiri-formaren historia, EHU, Bilbo, 43. or.