Natividad Almeda-López
Natividad Almeda-López (Manila, 1892ko irailaren 8a - Ibidem, 1977ko urtarrilaren 22a) filipinar feminista, abokatua eta epailea zen.
Natividad Almeda-López | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Manila, 1892ko irailaren 8a |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | Manila, 1977ko urtarrilaren 22a (84 urte) |
Jarduerak | |
Jarduerak | abokatua eta epailea |
Filipinetako lehen emakume abokatua izan zen. Abokatuen Elkargoaren azterketa gainditu zuen 1914an, eta epaimahai baten aurrean emakume bat defendatu zuen lehen emakumea izan zen.[1][2] Manilako Udal Auzitegiko lehen epaile ere bazen.
“Mugimendu feministaren itsasargitzat” hartzen da, eta emakume bat “bere denboraren aurretik”.[3][4]
Biografia
aldatuGaztaroa, familia bizitza
aldatu1892an jaioa, Natividad Almeda Domingo López abokatu eta gobernadorearekin ezkondu zen, 30 urte zituela (adin berantiarra garai hartarako).[2] Hiru seme-alaba izan zituzten: Marita, Lulu eta Jake.[4] Garai hartako gizartea harritu egin zen ezkonduta ere bizitza profesionalari eutsi ziolako, eta ez zelako joan probintziako gobernadorea zen bere senarrarekin bizitzera: senarra joaten zitzaion bisitan asteburuetan.[4]
Ibilbide judiziala eta militantzia feminista
aldatuZuzenbide-ikasketak egin ondoren, Natividad Almeda-Lópezek 1913an gainditu zuen abokatutzako azterketa, baina gazteegia zen benetan defendatzen ari zedila onartua izateko, eta urtebete itxaron behar izan zuen abokatuen zerrenda ofizialera sartu aurretik.[2] Agian ez zen abokatutza lortu zuen lehen emakumea izan, baina bai bere ezkontidearen debekurik gabe benetan jardun ahal izan zuen lehena.[4]
26 urte zituela, hitzaldi bat eman zuen Filipinetako Batzar Legegilean, emakumearen eskubideen alde.[2]
1919an, Justizia Bulegoak kontratatu zuen, eta fiskal nagusi albokora igo zen.[2] 1934an, Manuel Quezon presidenteak Manilako Udal Auzitegiko Udal Epaile izateko izendapen iraunkorra eman zion, aldi baterako hiru urtez jardun baitzuen aurretik.[3] Bere epaietan, akusatuen egoera materialari erreparatzen zion, eta erreparorik gabe ordaintzen zituen berak pobreen isunak.[4]
Natividad Almeda-Lopezek bilerak sarritan antolatzen zituen emakumearen eskubideak sustatzeko, emakumearen boto-eskubidea barne.[4] Hainbat ibilaldi eta manifestaziotan parte hartu zuen, eta prentsan nabarmendu zen, bere jarreragatik nahiz garaiera handia zuelako.[4]
Bigarren Mundu Gerran, Japoniako okupaziotik ihes egiteko, Manilatik ihes egin zuen bere hiru seme-alabekin, eta Tayabas senarraren jaioterrian topatu zuen babes haiekin.
Ohoreak
aldatuNatividad Almeda-Lópezek hiru lehendakaritza-sari jaso zituen bizi zela: 1955ean, Merezimenduaren Lehendakaritzako Domina, mugimendu feministan izandako gidaritzagatik. 1966an, emakumeen eskubideen alde egindako lanagatik aitortu zuten, eta, 1968an, Merezimenduaren Lehendakaritzako Domina jaso zuen berriro.[3]
Hil ondoren, Filipinetako gobernuak hainbat modutan ohoratu zuen bere memoria; besteak beste, 1996an, kale bati bere izena eman zion.[5]
Erreferentziak
aldatu- ↑ Miguel R. Cornejo, Cornejo's Commonwealth directory of the Philippines, Encyclopedic ed.
- ↑ a b c d e Jimenez-David, Rina. (8 September 2012). «The CJ and the trailblazer» Philippine Daily Inquirer..
- ↑ a b c Reformina, Ina. (28 October 2012). «Country's first female judge remembered» ABS-CBN..
- ↑ a b c d e f g Elizabeth Lolarga. (16 décembre 2012). Natividad Almeda Lopez–suffragist, lawyer, a woman ahead of her time. ..
- ↑ Council, City. (18 July 1996). «Republic of the Philippines» Manila Standard..