Natalia Nepriaieva

errusiar iraupen-eskiatzailea

Natalia Mikhailovna Nepriaieva (errusieraz: Наталья Михайловна Непряева,[1] Tver, 1995eko irailaren 6a) eskiatzaile errusiarra da. Neguko Olinpiar Jokoetan lau domina eskuratu ditu iraupen-eskiko proban.

Natalia Nepriaieva

Bizitza
JaiotzaTver1995eko irailaren 6a (28 urte)
Herrialdea Errusia
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakerrusiera
Jarduerak
Jarduerakiraupen-eskiatzailea
EntrenatzaileaQ48894874 Itzuli
Jasotako sariak

Instagram: natali_nepryaeva Edit the value on Wikidata

Ibilbidea

aldatu

Nazioarteko aurreneko titulua Munduko gazte mailako txapelketan irabazi zuen 5 km klasikoko proban eta 2015ean egin zuen debuta Errusiako eski selekzio nagusiarekin.

2018ko Pyeongchangeko Olinpiar Jokoetan 4 x 5 km errelebotan brontzezko domina eskuratu zuen. 2018-19 denboraldian aurreneko emakumezko errusiarra izan zen Eski Tourrean podiuma egiten[2] eta 2019ko Munduko Kopan sailkapen nagusian txapeldun ordea izan zen. Hurrengo urteko Munduko Kopan hirugarren egin zuen.

2022ko Pekingo Jokoetan hiru domina eskuratu zituen, urrezkoa eta brontzezkoa taldekako probetan eta zilarrezkoa 15 km klasikoan.

2021-22 denboraldiko Eski Tourrean txapelduna izan zen, hori lortzen zuen aurreneko emakumezko errusiarra izan zen[3]. Denboraldi berean Munduko Kopan sailkapen nagusiko txapelduna zen 6 jardunaldiren faltan, baina Errusiak Ukraina inbaditu izanaren ondorioz herrialderi aplikatu zaizkion zigorren erruz errusiar kirolariak kanporatuak izan dira txapelketa guztietatik[4].

Txapelketak

aldatu
Neguko Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2018 Pyeongchang (  Hego Korea)   4 x 5 km erreleboak
2022 Pekin (  Txina)   4 x 5 km erreleboak
2022 Pekin (  Txina)   15 km eskiatloia
2022 Pekin (  Txina)   Talde sprinta
Munduko txapelketak
Urtea Lekua Domina Proba
2019 Seefeld (  Austria)   15 km eskiatloia
2019 Seefeld (  Austria)   4 x 5 km erreleboak
2021 Oberstdorf (  Alemania)   4 x 5 km erreleboak
Munduko txapelketak (23 urtez azpitik)
Urtea Lekua Domina Proba
2018 Goms (  Suitza)   15 km eskiatolia
2018 Goms (  Suitza)   Bakarkako sprinta
Munduko txapelketak (Gazte mailan)
Urtea Lekua Domina Proba
2013 Liberec (  Txekia)   4 x 3,33 km erreleboak
2014 Val di Fiemme (  Italia)   5 km klasikoa
2014 Val di Fiemme (  Italia)   4 x 3,33 km erreleboak
2015 Almaty (  Kazakhstan)   4 x 3,33 km erreleboak
2015 Almaty (  Kazakhstan)   Bakarkako sprinta
2015 Almaty (  Kazakhstan)   5 km klasikoa

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu