Bertrand du Guesclin militar eta kondestable frantziar bat izan zen, Bretainiako Dinan herritik gertu dagoen La Motte-Broonsen 1314 eta 1320 bitartean jaioa eta Auverniako Chateauneuf-de-Randonen hil zena 1380ko uztailak 13an. Du Guesclin ospetsua da bere herrialdean Ingalaterraren aurkako Ehun Urteko Gerran izan zuen, baita Espainian ere Henrike II.a Gaztelakoak bere anaia Pedro I.a Gaztelakoaren aurka egin zituen kanpainetan parte hartu zuelako.

Bertrand du Guesclin

Frantziako kondestablea

Bizitza
JaiotzaBroons1314 eta 1320 bitartean
Herrialdea Frantzia
HeriotzaChâteauneuf-de-Randon1380ko uztailaren 13a (50/60 urte)
Hobiratze lekuaSaint-Denisko basilika
Monument du cœur de Bertrand du Guesclin (en) Itzuli
Familia
Ezkontidea(k)Jeanne de Laval-Tinténiac (en) Itzuli
Tiphaine Raguenel (en) Itzuli
Haurrideak
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantses ertaina
Jarduerak
Jarduerakmilitarra eta zalduna
Zerbitzu militarra
Adar militarralur armada
GraduaFrantziako kondestablea
Constable of Castile (en) Itzuli
Parte hartutako gatazkakEhun Urteko Gerra
Gaztelako Gerra Zibila
Bretainiako Ondorengotza Gerra
Cocherelgo gudua
Battle of Auray (en) Itzuli
Naiarako gudua
Battle of Montiel (en) Itzuli

Jatorria

aldatu

Senseko dama zen Joana Malesmainsekoaren eta Motte-Broonseko jauna zen Roberto II.a du Guesclinen sei seme-alabetatik nagusiena zen. Heroiaren eleberritutako lehen biografien arabera Bugian jatorria zuen errege berbere baten ondorengoa izango litzateke, Aquin izenekoa, VIII. mendearen erdialdean Armorikan bizitzen jarri zena, non Glay izena eman zion gaztelu bat eraiki zuen, Aquin izenarekin elkartuta Glayaquin abizena sortu zuena, ondoren Gleaquin, Gleasquin, Gueaclin eta DuGuesclin bihurtu zena. Elezaharrak Aquin erregeak, Karlomagnok garaitua, hain azkar ihes egin zuela ezen urte bete baino ez zuen seme bat utzi zuela gehitzen du, garaileak Giacquin izenarekin bataiarazi zuena. Beste bertsio baten arabera Duguesclin familia Dinan leinukoa zen, Avangour eta Lavalekoekin elkartu zena. Familiaren enbor bezala Richer delako bat ere aipatzen da, Gaycliceko gazteluko jauna, XI. mendearen lehen erdian bizi izan zena.

Bere itsustasuna mitikoa zen: "buru handi, gorputz handi, berna labur, begi txiki baina begirada bizi eta sarkorreko gizon hark" garai hartako kronikari baten arabera, oso mesede gutxi zor zizkion naturari: "Ni oso itsusia naiz, zioen, emakumeen maitasuna irabazi ahal izateko, baina, aldiz, etsaiak nire beldur izatea lortzen dut". Eta, hain zuzen ere, bere indarra izugarria zen, armak paregabeko trebetasunez erabiltzen zituen eta gogorra eta bortitza zen.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bertrand du Guesclin