Nafarroa kalea (Bilbo)
Nafarroa kalea Bizkaiko Bilbo hiriburuko erdigunean dagoen kalea da. Izena Nafarroaren omenez darama.
Nafarroa kalea | |||||
---|---|---|---|---|---|
Herrialdea Probintzia Udalerria |
Euskal Herria Bizkaia Bilbo | ||||
Bilbo erdigunea
| |||||
Koordenatuak: | 43°15′38.57″N 2°55′33.70″W / 43.2607139°N 2.9260278°W |
Kokalekua
aldatuAbando auzoan dago. Areatzako parkearen parean, Areatzako zubian hasi eta Plaza Biribilan amaitzen da.
Izena
aldatuHasiera batean, "Calle de la Estación" (euskaraz "Geltokiaren kalea") zuen izena. Francoren tropak Bilbora heldu eta bi egun beranduago, 1937ko ekainaren 21an, "Calle Navarra" (Euskaraz Nafarroa kalea) jarri zioten. Izen honekin nafar erreketeen aldeko izena jarri nahi zuten. Izan ere, gerra zibilean Bilboko konkista Artxandatik heldu zen ,Bilboko Burdin Hesia zulatu zuten gunetik, hain zuzen ere.
Frankismoaren garaipena eta gero, diktadura honek izen sinbolikoak jarri nahi izan zituen. Ondorioz, Artxandatik jeitsi eta frankistek "Garaipenaren zubia" (Areatzako zubia) deitu zioten zubia gurutzatu eta gero nafar erreketeak bere omenez Nafarroa kalea deitu zioten kaletik, egun bat lehenago izen berria jarri zioten Espainiako Plazara (Plaza Biribilera) heldu zirela aldarrikatu nahi izan zuten. 1937ko ekainaren 21an, Nafarroa kalea izen ofiziala bihurtu zenean, musika eta jai giroan, picnic moduko bat antolatu zuten bertan zeuden errekete eta falangistekin garaipena ospatzeko.
Eraikin eta plaza interesgarriak
aldatuEraikinak
aldatuNafarroa kalearen inguruan honako eraikin nabarmen hauek daude:
- Arriaga antzokia
- Areatzako zubia
- Bilbao-Concordia geltokia
- Bailengo etxe orratza
- Sociedad Bilbaínaren egoitza
- Bilboko Metroaren egoitza
- Bilboko Burtsa
-
Bilboko Metroaren egoitza Nafarroa kalearen 2. zenbakian.
Plazak eta parkeak
aldatuKanpo estekak
aldatuEuskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Bilbo |