Saurio
Saurio (Sauria) Squamataren barruko azpiordena bat da. Oraindik orain ez du onarpen osorik, nahiz eta The Reptile Databasek guztiz ontzat eman.
Saurio | |
---|---|
![]() | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Chordata |
Klasea | Reptilia |
Baliorik ez | Sauria Gauthier, 1984
|
Itxuraz muskerraren antzekoak dira gehienak, gorputzaz luzaranak, lau hankakoak eta isats-luzeak. Badira, hala ere, gorputz sendokoak (kameleoia), eta hankarik ez dutenak ere (anfisbenidoen familiakoak gehienak). Saurio batzuetatik besteetara alde handiak dira neurrian; Komodoko herensugea, esate baterako, 3,5 m luze egin daiteke eta gekoa 14 cm baino asko luzeago ez da egiten. 16 bat familia biltzen dira azpiordena horretan. Horietan ezagunenak iguanidoak, agamidoak, lazertidoak, kameleontidoak eta baranidoak dira; saurio motarik ezagunenak, berriz, muskerra, kameleoia eta iguana dira.
InfraordenakAldatu
ErreferentziakAldatu
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2014-10-4 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.