Astore
Astore Import Arrasate enpresaren hiru marka komertzialetako bat da, aztore hegazti izenaren forma dialektal bat hartuta. Import Arrasate eta Astore 1989 urtean sortu ziren Arrasaten (Gipuzkoa). Enpresa honek kirol arropa eta harekin erlazionaturiko materiala ekoizten ditu. Familia-enpresa da jatorriz, bereziki Euskal Herrian ezaguna, bertako hainbat kirol talderen jantzi-hornitzailea baita. Euskal Herritik kanpo, merkatu berrietara heltzen saiatzen dihardu, besteak beste Kataluniako, Espainiako eta Hego Koreako talde batzuekin hitzarmenak sinatuz.
Astore | |
---|---|
Mota | Enpresa pribatua |
Sektorea | Kirol arropa eta materiala |
Sorrera | 1989, Arrasate |
Merkatuak | Euskal Herria, Katalunia, Espainia eta Hego Korea |
Webgunea | https://www.astore.es |

Erik Jaka esku huskako pilotaria, Astore kamiseta jantzita duela.
Kirol taldeen ekipamenduakAldatu
Euskal Herriko futbol selekzioaren Astore txandala.
FutbolaAldatu
- Kataluniako futbol selekzioa
- Euskal Herriko futbol selekzioa
- Daejeon Hana Citizen
- Bucheon FC 1995
- Pohang Steelers
- Ciudad de Santiago
- Axa Marianistas
- Burlades Kirol Elkartea
- Atlético Mancha Real
SaskibaloiaAldatu
ErrugbiaAldatu
TxirrindularitzaAldatu
PilotaAldatu
EskubaloiaAldatu
ArraunketaAldatu
Kanpo estekakAldatu
https://web.archive.org/web/20100923212304/http://www.astore.es/astore-markaren-historia