Murgilari mottodun
Murgilari mottoduna (Aythya fuligula) anatidoen familiako ahate ez-domestikoa da. Iparraldeko Eurasian du jatorria eta neguan hegoaldera migratzen da, batzuetan Ipar Amerikara ailegatuz[1].
Murgilari mottodun | |
---|---|
Iraute egoera | |
Arrisku txikia (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Klasea | Aves |
Ordena | Anseriformes |
Familia | Anatidae |
Generoa | Aythya |
Espeziea | Aythya fuligula Linnaeus, 1758 |
Banaketa mapa | |
Datu orokorrak | |
Masa | 56 g |
Zabalera | 0,71 m |
Kumaldiaren tamaina | 9,4 |
Deskribapena
aldatuTamaina ertaineko ahatea da, 40 eta 47 cm arteko luzera eta 65-72 cm arteko hego-zabalera ditu[2]. Sexu dimorfismo nabarmena du. Arra ahate beltza da, sabelaldea zuria duena. Buru beltzean moko argia, beri horia eta luma gutxi batzuez osaturiko mototsa du. Mokoa urdinxka da, muturrean beltza ordea. Emeak kontraste gutxiako du, buru eta bizkarralde arre ilunak eta sabelalde marroia baititu. Emearen begia ere horia da[3].
Habitata
aldatuMurgilaria izanik sakonera duten ur eremutan bizi da. Ur geldiak ditu gustuko, aintzirak, urtegiak, ibai handiak, badiak eta baita hirietako parkeak ere[2]. Talde handiak osatzen ditu, sarritan murgilari arruntarekin batera.
Ugalketa
aldatuEmeak habia landareen artean uraren gainean zurtoinak eta sustraiak pilatzen ditu eta lumatxaz eta belarrez estaltzen du. 20-25 cm-ko diametroa eta 7-10 cm-ko zuloa duen habia da. Maiatza aldera 8-11 arrautza jartzen ditu. Ikusi izan da hainbat emeren arrautzak hebi berean egotea, 22 arteraino. Arrautzak berde-grisaxkak dira eta 23-28 egunetan zehar txitatzen ditu. Txitak jaio bezain laister amari segika uretara joaten dira. Ama da beraiek zaintzen dituen guraso bakarra eta 45-50 egunetan gai dira beren kabuz ibiltzeko[2].
Elikadura
aldatuOrojalea da, haziak, zurtoinak eta landare akuatikoak jaten ditu baina baita molusku, krustazeo eta intsektuak ere.[4] Elikagaia bilatzeko murgildu egiten da[5].
Taxonomia
aldatuCarl von Lineok 1758ko Systema Naturae liburuan deskribatu zuen aurrenezkoz eta Anas fuligula ("ahate eztarri-kedarreztatua") izena eman zion[6]. 1822 urtean Friedrich Boie zoologo alemaniarrak Aythya generoan sartu zuen[7]. Aythya izena grekerazko αἴθυια (aithuia) izenetik dator, Aristotelesek aipaturiko hegazti hezezagun bat da[8].
Iruditegia
aldatu-
Murgilari mottodun arra.
-
Talde handia.
-
Arra eta emea hegan.
-
Emea txitakin.
-
Arrautzak.
Erreferentziak
aldatu- ↑ BirdLife International (2004). Aythya fuligula. 2006. IUCN Red List of Threatened Species. IUCN 2006
- ↑ a b c «Porrón moñudo» SEO/BirdLife.
- ↑ Sauer, F.. (1990). Aves Acuáticas. Barcelona, España: Editorial Blume, 290 or. ISBN 84-87535-07-0..
- ↑ Lur entziklopedietatik hartua.
- ↑ (Ingelesez) Lack, Peter. (2010-11-30). The Atlas of Wintering Birds in Britain and Ireland. A&C Black ISBN 978-1-4081-3827-4. (Noiz kontsultatua: 2019-11-24).
- ↑ Linné, Carl von; Salvius, Lars. (1758). Caroli Linnaei...Systema naturae per regna tria naturae :secundum classes, ordines, genera, species, cum characteribus, differentiis, synonymis, locis.. Impensis Direct. Laurentii Salvii, (Noiz kontsultatua: 2019-11-24).
- ↑ «World Birds Taxonomic List: Genera and species with citations.» www.zoonomen.net (Noiz kontsultatua: 2019-11-24).
- ↑ Jobling, James A.. (2010). The Helm Dictionary of Scientific Bird Names. London: Christopher Helm., 64 or. ISBN 978-1-4081-2501-4..