Mundial 78 (komikia)
Mundial 78 Francisco Ibáñez kataluniar komikigilearen pertsonaiarik ezagunenak diren Mortadelo eta Filemonen 1977 eta 1978 bitarteko abentura bat da.
Mundial 78 (komikia) | |
---|---|
Jatorria | |
Egilea(k) | Francisco Ibáñez |
Argitaratze-data | 1977 |
Izenburua | Mundial 78 |
Jatorrizko herrialdea | Espainia |
Argitaletxea | Editorial Bruguera |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | umorezko komikiak |
Hizkuntza | gaztelania |
Telesaila | Mortadelo eta Filemon |
Emanaldia | |
Hasiera-data | 1977 |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Argentina |
Istorioa
aldatuAfrikako fikziozko errepublika den Mondongoko presidentea den Mondonguillo I.ak munduko futbol txapelketa bat antolatu nahi du, baina FIFAk ez dio antolakuntza eman. Mondonguillo I.a mendekatzan saiatuko da Argentinan ospatu beharreko 1978ko Munduko Futbol Txapelketa saboteatuz. Mortadelok eta Filemonek eragotzi egin beharko dute. Susmorik ez pizteko, espainiako futbol selekzioarekin jokatuko dute. Hori gutxi balitz, Bacterio profesoreak lagunduko die bere asmakizunekin.
Iruzkinak
aldatuHasieran, abentura honen izenburua soilik Mundial izan zen, baina ondoren urtearen zenbakia jarri zioten. Mortadelok eta Filemonek jada jokatu zuten futbolean 1976ko ¡A por ese balón! abentura laburrean, baina abentura honetan parte hartzen dute lehen aldiz munduko txapelketa batean. Argitaletxearen inposizioagatik (Ibáñezi futbola ez baitzaio batere gustatzen, eta, gainera, gorrotu du jokalariak "takoz betetako euren botatxoekin" marraztea) komikigileak bere pertsonaia protagonistak ordutik aurrerako munduko futbol txapelketa guztietan sartu behar izan zituen, México 86an izan ezik, Bruguera Equipek egin zuena Ibáñez Grijalbora joan ondoren.
Irudi anakroniko bezala, Espainiako presidente izandako Adolfo Suárez Alemaniako führer izandako Adolf Hitlerren ondoan agertzen da, bi pertsonaia hauek garai ezberdinetan bizi izan baitziren.
Aurrekoa Los guardaespaldas |
Mortadelo eta Filemonen abenturak 1978 |
Ondorengoa Los gamberros |